euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxea bidaia berria ari da antolatzen Euskal Herrira, "euskal komunitatearen neurrira"

2025/09/02

Saladilloko Euskal Etxeko kideek 2016an Euskal Herrira egindako bidaiako zenbait postal adierazgarri
Saladilloko Euskal Etxeko kideek 2016an Euskal Herrira egindako bidaiako zenbait postal adierazgarri

PUBLIZITATEA

Saladillo, Argentina. 2016an, Saladilloko euskal jatorriko zenbait familiek osatutako talde batek aukera izan zuen bidaia ahaztezina egiteko Euskal Herrira, Itxaropen Euskal Etxeak antolatzaile. Habdik gutxira, 2020an beste talde bidaia bat proposatu, baina COVID-19 pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten. Arbasoen lurrera itzultzeko ametsak, ordea, bizirik jarraitzen zuen eta gauzak horrela, Euskal Etxeak berriro ekin dio proiektuari, Argentinako euskal komunitate osoa parte hartzera gonbidatuz. 11 eguneko ibilbidea 2026ko maiatzerako deitu da, "Euskal Herriko txoko ederrenak" bisitatuz, dena barne. Euskal Etxeko lehendakari ohi eta bidaiako koordinatzaile den Silvina Bordenaveren esanetan, ostera "euskaldunek euskaldunentzat egindako produktu pertsonalizatua da".

 
Itxaropeneko lehendakari Oscar Marcó eta Susana Labere eta Nora Idoeta zuzendaritzakideak bidaiaz mintzo

Tourrak Pirinioetako bi magaletako hiri nagusiak eta herri esanguratsuenak bisitatzea aurreikusten du, bidaiariek hainbat paisaiez eta euskal gastronomia ospetsuaz gozatzeko aukera izan dezaten. Bisitatuko dituzte, besteak beste, Balmaseda, Urkiolako Parke Naturala, Urduña, eta Bilbon, Nerbioi ibaian zehar nabigatuko dute. Gernikan, berriz, Arbola eta Batzarretxea, Bakearen Museoa eta azokan ibiliko dira. Halaber, Gesaltza Añana, Guardia, Gasteiz, Erriberri, Orreaga, Getaria eta Loiolako Santutegia. Iparraldean, Donibane Garazi, Ezpeleta, Donibane Lohizune eta Biarritzen barrena ibiliko dira eta, azkenik, ibilbidea Donostian amaituko dute.

Bidaia 2026ko maiatzaren 7an hasi eta 23ra arte luzatuko da. Tourraren amaieraren ondorengo 5 gauak, hots, maiatzaren 18tik aurrera, nahieran izango dira, eta bidaiari bakoitzak bere bidaiaren azken egunak antolatzeko aukera izango du. Esperientzia honen parte izateko interesa izan dezaketenek edota galderak egin eta zalantzak argitu nahi dituztenek Silvina Bordenaverekin jar daitezke harremanetan Whatsapp bidez, 549-2345-412824 zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia