euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Programaren 15. urteurrenean Hator Hona-n parte hartu duten gazte guztiak gonbidatu ditu Euzko Etxeak Necocheara

2019/05/09

Hator Hona programaren 2019ko irudia Gonbitea 2004tik iaz arte Hator Honarekin Argentinara etorri diren Euskal Herriko 90 euskaldunei zuzendu die Necocheako Euzko Etxeak. Asmoa, 15 edizioetan zehar garatu diren tailerrei eustea da, baina proposamen eta ideia berriak emendatuz; esan nahi baita dantza, kirol, sukaldaritza eta euskara tailerrei, agian txikienei begirako ekimenak, musika eta dantza emanaldiak, Triki Poteoa edo sor daitezkeen beste ...

Gehiago irakurri...


Juan Rekarte hil da Euskadin: Venezuelan jaioa, euskaltzale engaiatua eta euskal musika ondarearen biltzaile nekaezina izan zen

2019/05/08

Juan Rekarte Uranga gaur asteazken goizaldean hil da Euskadin. "Gaur goizaldean gertatu den bere heriotzak ezustean harrapatu gaitu asko", aipatu digu EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik Juan Rekartez galdetu diogunean. "Ez nekien duela sei bat aste minbizia topatu ziotenik, oso ingurukoen artean gorde zuten". "Adiskide ona zen, goitik beherako euskaltzalea eta gure kulturarekin engaiatutako pertsona. Txingurri lana egin du euskal musika ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak hasiko dituzte Misionesko Unibertsitatean, Euskal Etxearen eta ikastegiaren arteko akordioaren baitan

2019/05/08

Euskara klaseak Misionesko Unibertsitate Nazionalean Gramatika eta hizkuntza ez ezik, euskal kultura ere irakatsiko dute, beti ere ikasleek ahalik eta ezagutza zabalena izan dezaten euskal kulturaz. Bi talde sortuko dira, hasi berriena eta oinarrizko maila daukatenena. Irakaslea, Euskal Jatorri Euskal Etxeko kide Maria Silvia Soloaga izango da, hirian ikasle dauden Euskal Herriko bi euskaldun laguntzaile. Misionesko Unibertsitate Nazionalaren ...

Gehiago irakurri...


Magdalenako jende talde bat lanean hasi da herriko Ongi Etorri Euskal Etxea berrabiatu eta berpizteko

2019/05/08

Magdalenako euskal dantzariak 2012an Magdalena herriak, Buenos Aires probintzian, hiriburutik 100 kilometrora. euskal etxe berezitua sortu zuen 1992an, euskal kultura mantendu eta hedatzeko helburuarekin. Ongi Etorri Euskal Etxeak urte bizi batzuk izan bazituen ere –batez ere dantza eta euskara klaseei esker– azken bost urte hauetan ez du aktibitaterik izan. Baina beti egon ohi da norbait ‘pertsianak berriro ...

Gehiago irakurri...


Bonbardaketaren inguruan Gernika eta Berlingo zeruak elkartzen ari den proiektua segitu nahi? Hona bideo ikusgarria!

2019/05/07

Gernikako zeruaren bannerra daraman hegazkina Berlingo epizentroa den Alexanderplatz gainetik pasatzen "Himmelstausch" edo "Zeru-trukaketa" du izena Bonbardaketaren 82. urteurreneko egunean, bere lehenengo partea Berlingo zeruetan gauzatu zuen proiektu honek. Friburgoko Michael Klant artistaren eskutik eta Berlingo Euskal Etxea laguntzaile, zenbait partaide izan ditu artikulu honetan xehetasunez azaltzen denez. Ideia, Gernikako zerua biltzen duen margolan bat Berlingo ...

Gehiago irakurri...


Euskal Idazleen Elkarteko buru Garbiñe Ubeda izango du euskal kulturak ordezkari Tesalonikako Liburu Azokan

2019/05/07

Garbiñe Ubedak mahai-inguru batean hartuko du parte datorren larunbatean Tesalonikako Liburu Azokan (arg. Zaldi Ero-Argia) Maiatzaren 9tik 12ra hiri greko honetan garatuko den Liburu Azokako 16. edizioak idazle eta kazetari tolosarra gonbidatu du bere programako mahai-inguruetako batean partaide. Ekitaldia datorren larunbatean gauzatuko da, 15:00etan, gaia hizkuntza gutxituetako literaturaren eta Europako hizkuntza aniztasuna, Minos Efstathiadis idazlea eta Nikos Kourmoulis kazetaria gidari. Urtero ehunka idazle, ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maiteak "etapa berri bat hasi du", bere egoitzan egindako lanak ekitaldi batean inauguratuta

2019/05/07

Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen barne itxura berria "Etapa berria" hasi du aurten Buenos Aires probintziako Gure Etxe Maitea Euskal Etxeak bere egoitzaren hobekuntza lanak lagun. Eraikinaren barne itxura berrituta agertzen da apiriletik, obrek aretoa nagusia, sukaldea, komunak eta patioa bera ukitzen dutela. Hobekuntzok inauguratzeko eta bazkide eta lagunen ahalegina eskertzeko, bazkaria antolatu zuen elkarteak eta bertako lehendakari eta erreferente ...

Gehiago irakurri...


Boiseko 'Song of the Basque 2" galdu zenuen joan den igandean? Ikus hemen ikuskizun osoaren bideoa!

2019/05/06

Maiatzaren 4an Boiseko (Idaho, AEB) Morrison Center-en taularatu den "Son of the Basque 2" ikuskizuneko partaideak (arg. KTVB Channel 7) Boise Idahoko hiriburuan, bertako euskaldunek egun berezia bizi zuten joan den igandean, komunitate-ahalegin handi bat gauzatuz "Song of the Basque 2" ikuskizuna taularatuz. Lehenengo "Song of the Basque" ikuskizuna 1949an estreinatu zen Boisen eta garrantzitsua izan zen bertako euskal bizitzan, lehenengoz oholtza baten gainean Boiseko euskaldunek, euren kultura, ohitura eta bizimoldeen ...

Gehiago irakurri...


Gral. Rodriguez-ko Eusko Aterpeak Oroitarrien Egunean hartu du parte eta bere Aberri Egunen 20. urteurrena ospatu du

2019/05/06

Raul Taretto eta Juan Itcea argentinar eta euskal ikurrekin General Rodriguez-ko Etorkinen Monumentuan Mugimendu handi eta bereziko asteburua izan da azken hau Eusko Aterpea Euskal Etxearentzat. Larunbat arratsaldean, eta Oroitarriaren Nazio Egunaren baitan, elkarteak Etorkinen Omenezko Monumentuaren berrinaugurazioan hartu zuen parte, Raul Taretto eta Juan Itcea Euskal Etxeko banderadun gisa partaide, herriko agintari eta beste hainbat erakundetako kideekin batera. Zeremoniaren ...

Gehiago irakurri...


Boiseko euskaldunek 'Song of the Basque II' taularatuko dute igandean: euskal tradizioak aurrera dirau

2019/05/03

Boiseko euskaldunen historia eta bilakaera islatzen duen ikuskizuna eskainiko du igandean Song of the Basque 2k Duela 70 urte Boisen egin zen lehenengo 'Song of the Basque' ikuskizunak marka utzi zuen, bertako euskal komunitatearen lehenengo agerraldi edo taularatze publikoa bilakatuta. Euskal Etxea orduantxe sortzen, euskaldunak bildu eta Boiseko gainerako herritarren aurrean euren kantua, dantzak eta kultura herrikoia erakutsi zuten taula gainean, euskal komunitate osoa, zaharrak eta gazteak, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia