euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nestor Basterretxea, erroen modernitatea, hainbat artistek eskultorearen bizitzari buruz landutako DVDa

2008/02/21

Nestor Basterretxea, DVDa aurkeztu zuen egunean (argazkia Gara) Nestor Basterretxea, erroen modernitatea Bermeoko eskultorearen bizitza eta obra kontatzeko hainbat literatok eta muskarik landutako DVDa da. Jose Angel Irigaraik eta Josu Zabalak editatutako lanean Bernardo Atxaga, John Buhamea, Andoni Egaña, Jose Luis Isasa, Kepa Junkera, Jorge Oteiza, Blas de Otero-Gabriel Aresti, Mikel Urdangarin edo Kirmen Uribe bezalako artisten elkarrizketak, irudiak, poemak, kantak eta musika biltzen dira.Bestalde, hilaren zazpitik apirilaren erdialdera bitartean Donostiako Kursaalean Basterretxearen eta Ortiz de Elgearen lanak daude ikusgai.

Gehiago irakurri...


Andres de Urdanetari buruzko Nazioarteko Mintegian ikerketak aurkezteko epea uztailaren 31a arte luzatu dute

2008/02/21

Aurten Urdaneta Ordizian jaio zeneko 500. urteurrena betetzen da Ordizian urriaren 25etik 28ra egingo da 'Andres de Urdaneta: gizon modernoa' izenburudun Nazioarteko Mintegia eta antolatzaileek bertan parte hartzeko ikerketak bidaltzeko epea datorren uztailaren 31a arte luzatzea erabaki dute. Mintegian itsasgizon gipuzkoarraren bizitza eta bere aurkikuntzek Filipinaseko eta Ameriketako hainbat portuen historian eta ekonomian izan zuten eragina aztertuko dute. Aurten Urdaneta Ordizian jaio zeneko 5. Mendeurrena betetzen da eta urtean zehar erakusketak, mintzaldiak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte bere jaioterrian. Urriko mintegia izango da Urdaneta 500 urteurreneko itxiera ekitaldia.

Gehiago irakurri...


Txakolina interneten bidez saltzeko Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko ekoizleak elkartu eta webgunea sortu dute

2008/02/21

Ezkerretik eskubira, Borja Perez, Gonzalo Saenz de Samaniego eta Garikoitz Rios aurkezpenean Interneteko guneek eskaintzen duten gaitasun lehiakorra aprobetxatuz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorrizko deiturako upategietako txakolin ekoizleek euren produktuak saltzeko web orrialde bat sortu dute: www.txakoli.com. Atari honen bidez, gero eta ospe handiago eskuratzen ari den produktu hau lortzeko interesa duen orok sarean erosi dezake. Horretarako web orrialdean sartu, produktua aukeratu eta artikulu bakoitzari eta bidalketarengatik dagokion prezioa ordaintzea nahikoa da.

Gehiago irakurri...


Dokumentalak izar aurtengo Bartzelonako Zinemaldian: 'Zertarako Amestu', 'Ama Lur', 'Hautsitako leihoa'...

2008/02/20

Berri Txarrak taldearen 'Zertarako amestu' dokumentalaren afitxa Centre Cultural Euskal Etxea elkarteak Bartzelonako Euskal Zinemaladiaren azken edizioa aurkeztu du jada. Otsailaren 29an hasiko da eta martxoaren 14a bitartean luzatuko da. Aurtengo kartelean dokumentalak du protagonismo nagusia, Euskal Herrian zein Katalunian ekoitzitako filmeekin. Haurrentzako filmeak eta 'Eutsi!' komedia ere izango dira ikusgai. Musika eta dokumentala ere uztartzeko aukera izango da eta 'Zertarako amestu', Berri Txarrak taldearen 'rock dokumentalak', dudarik gabe hirukoteak Katalunian dituen zaletu asko bilduko ditu Euskal Etxera.

Gehiago irakurri...


Jabier Muguruza musikari eta idazleak lau kontzertu emango ditu Katalunian Konplizeak lan berria aurkeztuz

2008/02/20

Jabier Muguruzak Katalunian aurkeztuko du bere azken diskoa Konplizeak Jabier Muguruza abeslari eta idazlearen lan berria da. Diskoko kantak aurkezteko Katalunian lau eguneko bira egingo du bihartik igandera bitartean L´Hospitalet de Llobregat, Lleida, Tarragona eta Cornellá de Llobregaten. Berarekin batera Angel Unzu kitarjolea eta Mireia Otzerinjauregi kantaria arituko dira. Ondoren, Tolosan, Atarrabian, Gasteizen eta Sestaon arituko da euskal musikaria.

Gehiago irakurri...


Bogotako EEak eta Minuto de Dios Unibertsitateak kooperatibismo eta euskara programak sustatuko dituzte

2008/02/20

Euskal Etxeko eta Minuto de Dios Unibertsitateko ordezkariak hitzarmenaren sinadura ostean Kolonbiako Minuto de Dios Unibertsitateak eta Bogotako Euskal Etxeak lankidetza hitzarmena sinatu dute kooperatibismo eta garapen ekimenak sustatzeko asmoz. Helburu horrekin datozen hilabeteetan Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen babesa lortzen saiatuko dira. Horrez gain, bi elkarteek HABErekin batera unibertsitatean euskara eta Euskal Ikasketak zabaltzako ekimenak ari dira garatzen.

Gehiago irakurri...


Euskal Kultur Erakundeak 2008rako egitaraua aurkeztu du eta aurten 'maila bat igotzeko' apustuarekin dator

2008/02/19

Pantxoa Etchegoin, EKEko zuzendaria Euskal Kultur Erakundeak aurtengo ekitaldien egitaraua ezagutzera eman du. Erakundeak gogotsu ekingo dio urteari, are gehiago DRAC-ek, frantziar estatuko kultur zuzendaritza erregionalak, bere diru kontu eta funtzionamenduaren inguruan eskatutako auditoriak emaitza bikaina izan duenean. Ikerketak EKE Iparralden duen onarpena agertu du eta bere ekimen egitarau oparoa gauzatzeko behar duena finantziazio gehiago dela garbi adierazi du.

Gehiago irakurri...


Renoko Unibertsitateak William A. Douglass Distinguished Scholar Award 2008-2009 beka eskatzeko deialdia ireki du

2008/02/19

William A. Douglass (argazkia EuskalKultura.com) Beka hau Euskal Ikasketen arloan adituak diren ikertzaileei zuzendua dago. Urtetik urtera bekaren ikerketa arloa aldatuz doa eta aurten Teknozientzia eta Informazio Zientzietan zentratuko da. Beka honen aurreko edizioa Bernardo Atxagak jaso zuen eta aurtengo ikasturtean Renoko Unibertsitatean dabil euskal idazlea, bere lan berrirako ikerketa egiten. Eskabideak bidaltzeko azken eguna apirilaren 1a da.

Gehiago irakurri...


Taun Taun eta Teatro Paradiso euskal konpainiak Nueva Delhiko Txotxongilo Jaialdiko VI. edizioan parte hartu dute

2008/02/19

Batuta eta Notatxo Indian auekeztutako Taun Taun konpainiako pertsonaiak (argazkia Deia) Euskal txotxongiloek protagonismoa eduki dute egun hauetan N. Delhiko (India) Txotxongilo Jaialdiaren VI. edizioan. Izan ere, Taun Taun eta Teatro Paradiso konpainiek espainiar estatutik eta Portugaletik ekarritako beste 350 txotxongilorekin batera euren lanak aurkeztu zituzten esposizio batean. Iberiar penintsulako txotxongiloen ibilbide historikoa erakusteko jaitako ekimen hau Tolosako Ekinbide Etxeak (CIT), Atzerriko Ekintza Kulturaleko Sozietate Estatalak (Seacex), Indira Gandhi National Centre for the Artsek (Ignca) eta Ishara Puppet Theatre Trustek antolatu dute. Izan ere, XVIII. mendetik hasi eta gaur egungo sortzaileen obrak biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Judas Arrieta hondarribitarrak Txinan sorturiko animazioa eramango du Lleidako Animac'08 Nazioarteko Jaialdira

2008/02/18

Judas Arrieta artista bere lan baten aurrean Hilaren 25ean hasiko da Lleidan Animac'08 Nazioarteko Animazio Jaialdia eta mundu osoko artistek hitzordua hartuko dute bertan. Partehartzaileen artean euskal talde zabala izango da aurten: Judas Arrieta Txinan eginiko egonaldi luzatik dator 'Cabaret Manga' ikuskizunarekin, Izibene Oñederrak 'Hezurbeltzak' laburmetraia aurkeztuko du eta Xabier Erkizia musikariak Arrietaren performance-an parte hartuko du eta 'Hezurbeltzak'-eko musika ere konposatu du.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia