2008/03/05

Iragan larunbatean Euskal Itzultzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) zuzendaritza berritu zuen. Gauzak horrela, Beatriz Zabalondok utzitako kargua Oskar Aranak hartuko du. 'Erantzukizun handia da kargu hau hartzea, baina saiatuko naiz ahal dudan hoberen egiten', aipatzen dio itzultzaile euskaldunak EuskalKultura.com-i. Aranak, besteak beste, George Orwell idazlearen "1984" eta Woody Allenen "Anarkia Hutsa" eleberrien itzulpenak egin ditu. Orain, zenbait itzulpenetan lan egin ondoren, EIZIEn, Itziar Otegi izango du ondoan lehendakariorde postuan. Larunbateko batzar nagusiak ItzulBaita proiektua sendotzeko ildo nagusien finkapenerako balio izan zuen ere.
Gehiago irakurri...
2008/03/05

Hogeita hamaika urte dauzka eta doktoretza ondorengo beka bati esker Berkeleyko Unibertsitatera (Kalifornia) joan zen, lehenik, filosofia ikasketak jarraitzera. 2005ean 'Desobedientziaz ibiltzen' izeneko liburua kaleratu zuen, ekintzaile gisa zeukan eskarmentutik abiatuz desobedientzia zibilaren gogoeta teorikoa eginez. Orain, ordea, Mexiko Hiriburuko UNAM Unibertsitatean ari da ikerketan eta hausnarketan, buruari eraginez. Gaztezulo aldizkariak orain gutxi egin dion elkarrizketatik laburbildu ditugu segidakoak.
Gehiago irakurri...
2008/03/04

Pablo Sarasateren (Iruñea 1844-Biarritze 1908) heriotzaren mendeurrena dela-eta, Madril, Biarritze eta Iruñeko hiriek euskal musikaria omentzeko hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte 2008rako. Urte osoan zehar kontzertuak, erakusketak, artistaren bizitzako liburuen edizioak eta Iruñea sorterria eta artistaren bizitzari buruz Panasonic Japon enpresak egindako DVDa aurkeztuko dituzte. Web orrialde batek artistaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko antolatu diren ekintzen informazioa emango du, bere biografia eta diskografiarekin batera.
Gehiago irakurri...
2008/03/04

Euskal, perutar eta mexikar artzainek Coloradoko (AEB) basoetan utzi zituzten mezuak, lertxunen oskolean egindako marrazkien forman, galtzen ari dira gutxinaka-gutxinaka. Arrazoia kasu askotan zuhaitzen adina baizik ez da, baina izurriteak eta suteak ere kaltea eragiten ari dira. Adituen esanetan artzainen bakardadearen testigantza bizi hauen %75a galdu egin da jada. Denver Post egunkariak arazoa aipatzen zuen bere atzoko zenbakian, Jason Blevins-ek sinatutako artikuluan.
Gehiago irakurri...
2008/03/04

San Luiseko Euskal Etxeak omenaldia egiten die armarri berriarekin Argentinan euskal kulturaren alde lan egin duten kide eta euskaltzaleei. Juan Domingo Arrascaeta eta Juan Ramon Escudero Alzola dira diseinuaren egileak eta bertan elkarteari nortasuna ematen dioten zenbait sinbolo biltzen dira: bertako mendi argentinarrak, Euskal Etxea eta bi herrialdeetako banderetan erroa hartzen duten bi zuhaitz, euskal haritza eta argentinar ceibo-a.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Bisitaldia oso zalapartatsua eta bizia izan zen: goizean goiz jaiki eta 6:45tan hitzordua zuten Hondarribiko lonjan arrainaren deskargatzea zuzenean ikusi ahal izateko. Ondoren San FerminBerria ontzira igo eta itsasora atera ziren eta eguna borobiltzeko pastelgintza lantegi batean ere izan ziren. 'Ikasleek egun hau bidaiko onenetarikoa izan dela diote', azaldu dio EuskalKultura.com-i Joseba Encabo irakasleak. Encabo irundarra da eta Estatu Batuetan bizi da orain dela hogei urte. Bera izan da New Yorkeko The Culinary Institute of America zentroko 20 ikasle Euskal Herrira ekarri dituen bidaiaren antolatzailea.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Hamazazpi euskal kantak osatzen dute Haizea izeneko CDa eta liburua. Errenteria Musikal kontserbatorioko irakasle den Alberto Santosi zor zaio. Euskal Herri barru zein kanpoko kantuzale eta joleek erraz ikasi, jo eta hedatzeko moduan pentsatutako obra da. Errenteria Musikal kontserbatorioan eska daiteke telefono edo posta elektronikoz, baina gehienik eta errazen lanak biltzen dituen partitura, letra eta audioa internetez jaitsi daiteke Errenteriako Udaleko webgunetik.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Kolorea, irudimena eta alaitasuna inauteriarekin bat datozen ezaugarriak dira, eta halakoxeko euskal kolore, forma eta sinboloez jantzi dira azken egunotan Saladillo hiri argentinarreko Cafulcurá konpartsako kideak. Ikurriña, ekilorea eta lauburua brodaturik daramaten jazkiak diseinatu eta janztearena hiriko historian pisu gehien izan duten lau kolektibitateak omentzearren egin dute, euskaldunekin batera, italiarrak, libanotarrak eta espainiarrak direlarik lau komunitate omenduak, bakoitzari jantzi eta diseinu bana eskainiz. Hondarreko bi urteotan 'Itxaropen' euskal etxe saladillotarrak kantina bat zabaldu izan du festotan, bestela ere euskaldunek presentzia handia duten Saladillon.
Gehiago irakurri...
2008/03/01

Mexikoko Durango hiriko ordezkaritza bat Euskal Herrian izan da egunotan, eta Bizkaiko Durango eta Donostia bisitatu ditu. Durangon, bertako alkatearekin, Juan Jose Ziarrustarekin, bildu zen ordezkaritza eta Jorge Herrera alkate mexikarrak gonbidapena luzatu zion, datorren azaroan Mexikon hiru Durango senidetuen arteko topaketa berri bat egitearren, Mexikoko Durango, Bizkaiko Durango eta AEBetako Coloradoko izen bereko hirien ordezkariak bilduz.
Gehiago irakurri...
2008/03/01

Kirmen Uribe poeta ondarroarrak poema errezitaldia eskaini zuen asteazkenean La Caixa Fundazioko CaixaForum-Madrid gizarte eta kultur zentro berriaren aurkezpen ekitaldien barne. "Kokua","Txoriak neguan" eta "Jaiotza" poemak (azken biak berriak) errezitatu zituen euskaraz eta erdaraz. Ekimena egin zen aretoa jendez gainezka egon zen eta azken poema horrek partikularzki txalo zaparrada polita ekarri zion aurkezpenera hurbildutakoen artetik.
Gehiago irakurri...