euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurrez grabatutako saioak ordenadorean entzuteko eta hedatzeko aukera ematen du Zenbakaitz! irrati saioak

2008/03/01

Irudian, Ander, Andrea, Joseba eta Oskar; horietako batzuek ez dute saioan jarraitzen gaur egun Gaur egun bost kidez osaturik dagoen Zenbakaitz! irrati saioak, Argentinako Tres Arroyos hiriko Euskal Etxeak sustatuta, zerbitzu berria eskaintzen die bere entzuleei. Hiru Errekaren webgunea erabilita, edozein pertsonek aukera du aurrez grabatutako irrati saioak entzuteko. Gainera, deskargaren bidez saioa ordenadorera jaitsi daiteke eta edozein momentutan mundu osora zabaldu. 2004an hasi zenetik, 150 saio gainditu ditu, eta entzuleen parte hartze 'oso onak' berrelikadura dakarrela aiptazen du Jose Luis Artuch proiektu honen sortzaileak.

Gehiago irakurri...


Felipe Eiheragibel eta Alejo Martin aurkeztuko dira FEVAko lehendakaritzara martxoaren 15eko hauteskundeetan

2008/02/29

Alejo Martin eta Felipe Eiheragibel hautagaiak FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunaren hauteskundeak inoiz baino biziago datoz, lehen aldiz lehendakaritzarako eta beste kargu esanguratsuetarako bi hautagaitza aurkeztu direlako. Felipe Eiheragibel, aurreko zuzendaritza batzordeko idazkaria, 'Por una FEVA para todos' (Denontzako FEVA baten alde) jarraipen zerrendako lehendakarigaia da. Alejo Martin, aldiz, 'Centros Vascos por la Alternativa' (Euskal Etxeak alternatibaren alde) hautagaitzako burua da.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskaldunak Wall Street Journal-ek zuzenketa artikulua argitaratuko ote duen esperoan

2008/02/29

Emilia Doyaga eta Aitor Sotes, AEBetako Euskadiko ordezkaria (argazkia EITB) Nahiz eta Basque Inquisition: How do you say sheperd in Basque? artikuluaren aurkako 17.000 sinadura jaso New Yorkeko bulegoetan Wall Street Journal egunkariak ez du zuzenketa artikulu bat argitaratzeko konpromezurik hartu oraingoz. Horixe zen, hain zuzen ere, joan den urtarrilaren 11an euskal ordezkaritza batek aurkeztu zien eskaera. Ordezkaritzaren buru Emilia Doyaga, Ny-ko Euskal Etxeko kidea eta AEBetako Euskadiko ordezkari Aitor Sotes izan ziren. Euskal komunitatea euskara eta euskaldunen irudia garbituko duen artikuluaren zain daude. 'Gure aldetik egunkariak Euskadiri buruzko artikulu objetibo bat idaztea espero dugu, eta hortarako ahal duguna egingo dugu' adierazi dio Aitor Sotesek EuskalKultura.com-i. 'Hortarako, kontseilu editorialarekin kontaktu zuzena edukitzeak helburu hori lortzeko aukera handiagoak emango dizkigu'-

Gehiago irakurri...


Durango 1936 elkarteak gudan eta frankismoaren aurka Durangaldean borrokatu zutenen izenak bildu nahi ditu

2008/02/29

Juan Mari Eskubi, elkarteko lehendakaria eta fusilatu baten semea Durango 1936 Kultur Elkarteak frankismoak hildako, fusilatutako eta errepresaliatutako Durangaldeko lagunen izenak jasotzeko deialdia egin du. Elkartearen asmoa pertsona horien izenak berreskuratu eta euren oroitzapena jasoko duen zerrenda bat egitea da. Dagoeneko elkarteak bere webgunean argitaratu ditu izen horietako batzuk, baina senitartekoen laguntza eskatzen dute zerrenda ahalik eta osatuena egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura eta artearen inguruko irudi bilduma digital handiena sortu du Eusko Ikaskuntzako Euskomediak

2008/02/29

Trontzalari bikote bat, webgunean aurki daitezkeen 20.000 argazkietako bat (argazkia 3digitala.com) "3digitala" deitutako proiektuak 20.000 argazki bildu ditu momentuz. Ekimen honen bitartez, Eusko Ikaskuntzak etorkizunean euskal kultura eta artearen inguruko 100.000 irudiko kopurua gaindituko duen bilduma erraldoia osatu nahi du lehenengo fasean. Web orrialdeak eskaintzen dituen abantailen onuraduna produktuak ilustratzeko kalitate altuko irudiak behar dituen edozein pertsona izan daiteke.

Gehiago irakurri...


Boliviar oihanean turismo azpiegitura sortzen laguntzeko afari solidarioa antolatu dute Bidasoako sukaldariek

2008/02/29

San Ignacio de Moxoseko Koro eta Orkestraren 2008 birako kartela (argazkia Taupadak.org) Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak antolatuta eta Irun eta Hondarribiako sukaldariek prestatuta, solidaritate afaria antolatu dute martxoaren 6rako Irungo Iñigo Lavado Jatetxean. Ekimena antolatu dutenek San Ignacio de Moxosen (Bolivia) turismo azpiegitura bat sortzeko dirua bildu nahi dute "Taupadak" Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GKE) proiektuarentzat. Boliviako Amazoniako herri honek bere baitan altxor ugari ditu, horien artean mundu mailan ezaguna den Musika Eskola, misiolarien eta bertako musika lantzen dituena, bertako haur musikari taldeetako bat aurten bertan Euskal Herrian barrena ibili delarik.

Gehiago irakurri...


Bikote euskaldun batek sei hilabetetan Hego Ameriketan egindako bidaiak kontatzen ditu blog batean

2008/02/29

Bikoteak Ushuaian ateratako argazkia, blogean ikusgai Ahinitz Gerrikagoitia donostiarra eta David Santesteban iruindarra sei hilabetetan Hego Amerikako sei lurralde ezagutzera abiatu ziren. Denbora tarte horretan hauek izan dira bikoteak ezagutu dituen lurraldeak: Txile, Rapa Nui edo Isla de Pascua, Argentina eta Uruguay. Buenos Airesen, David eta Ahinitz bigarren honen familia argentinarrarekin egon ziren Urtezahar-gaua eta Urteberria ospatzen. Hau dena eta beste zenbait gauza bikoteak sortu duen blogean dago ikusgai.

Gehiago irakurri...


Gasteizko hiru gaztek Munduari mundo izena daraman filma ekoitzi dute Australian, Japonian eta Gasteizen

2008/02/29

Hiru abenturazaleek eginiko mapa (argazkia Munduarimundo.com) Munduari mundo filmea ekoiztu dute Ander Elorza eta Jon Urdangarin gasteiztar gazteak Australian, Japonian eta Gasteizen. Duela hiru hilabete abiatu ziren Ozeaniara, baina bikote honek Joseba Elorzaren laguntza izan du ere. Bera Euskal Herrian geratu da Ander eta Jonen abenturak eguneratuta daraman webgunean idazteko eta argazkiak eta bideoak ipintzeko. Filmeko protagonista Iñaki Albitxuri da eta bere buruari galdera bat egiten dio: Zergatik zait hain beharrezkoa bidaiatzea? Erantzuna topatu nahian, Albitxurik galdera hau aurkitzen dituen bidaiariei egitea erabaki du, eta bidaia-liburu bat idaztea elkarrizketa horiek liburuaren ardatz bihurtuta.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeen arloan eginiko lanaren berri ematen du 2006ko Kanpoko Ekintzaren Urtekari argitaratu berriak

2008/02/28

2006ko Kanpoko Ekintzaren urtekariaren azala Eusko Jaurlaritzako Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak 2006ko Kanpoko Ekintzaren Urtekaria argitaratu du eta bertan urtean zehar arlo honetan egin diren ekimenak jasotzen dituzte Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde egileek. Beste zenbait gaien artean urtekariak euskal etxeen erregistro ofizialean sei elkarte berrien sarrera eta Bruselako Euskal Ordezkaritzaren 20 urteak aipatzen ditu.

Gehiago irakurri...


NABOk gutuna luzatu dio Stanford-eko Unibertsitateari, Lehendakariarekiko abegikortasuna eskertzearren

2008/02/28

Mary Gaztambide, NABOko lehendakaria NABOko presidentak, Mary Gaztambidek, gutuna idatzi dio Stanford Unibertsitateko buruari, Ibarretxe lehendakariari eginiko harrera ona eskertuz. Unibertsitateak Ibarretxeri mintzaldia emateko gonbitea egin zion eta duela bi aste lehendakaria bertan azaldu zuen bere proposamen politikoa. Mintzaldiaren aurkako kanpaina hasi zuen Kaliforniako espainiar nazioalista talde batek, baina unibertsitateak irmoki defendatu zuen Ibarretxek bere ideia politikoak azaltzeko adierazpen askatasun osoa zuela.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia