euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskalbar 3.0 --euskara, gaztelera eta ingelesaren artean itzulpenak egiteko laguntza-- sarean eskuragarri

2008/02/14

Euskalbar nola instalatu azaltzen duen bideoa, EuskalTube.com atarian Euskalbar euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko itzulpenak egiten laguntzen duen Firefox nabigatzailerako tresna-barra bat da. Barra honi esker, euskarazko hiztegietan bilaketak egitea errazagoa da erabiltzaileentzat. Euskalbarren 3.0 bertsioa sarean dago jada eskuragarri, tresna erabilgarri honen webgune berrian. Euskalbar 3.0k 18 hiztegi eta datu baseetan bilaketak egiteko aukera ematen du.

Gehiago irakurri...


"Sukal Leku" jaio da, euskal sukaldaritza munduko gastronomiaren lehen postuan kokatzeko egitasmoa

2008/02/13

Proiektuan parte hartu duten arduradunak aurkezpenean "Sukal Leku", Juan Mari Arzak presidentea eta German Muruamendiaraz zuzendariaren gidapean, euskal sukaldaritza munduko gastronomiaren lehen postuan kokatzeko sortu den proiektua da. Egoitza nagusia Donostiako Intxaurrondo auzoko "Villa Yeyette" etxe berritua izango du elkarteak, azken urte hauetan kultur arloko hainbat ekintza bildu dituen tokia. Antoiltzaileek adierzai dutenez, datozen hilabeteetan Diasporako sukaldariekin jarriko dira harremanetan egitasmoan parte har dezaten.

Gehiago irakurri...


'El Onceno Maestro' filmak Octavio Cortazar kubatarrak bere sustraien bila Bizkaira eginiko bidaia jasotzen du

2008/02/13

Octavio Cortazarrek Kubako Euskal Nafar Ongintza Elkartean (AVNB) aurkeztu zuen filma Octavio Cortazar Kubako dokumental zuzendari ezagun bat da eta 1960ean bere lehen lana egin zuenetik ibilbide oparoa izan du. Orain, 'El onceno maestro' filmarekin Cortazarrek bere familiako belaunaldietan atzera egiten du Bizkaiko Otxandio herrira heldu arte. Filmean zuzendariak familiaren baserria aurkituko du eta haien historia berregingo, Jose Luis Loza Cortazar lehengusua bidailagun duelarik.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak "Ei Gazte!" logo lehiaketa deitu du; Diasporako gazteek ere parte hartu ahal izango dute

2008/02/13

Eusko Ikaskuntzaren logoa Eusko Ikaskuntzak "Ei Gazte!" lehiaketa jarri du abian, erakundeko Gazteria Sailaren logoa diseinatzeko. Logo hori gazte arloko informazioa zabalpenean erabiliko da, batez ere dokumentu ofizialen bidez eta web orriaren bidez. Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko gazteez gain, Diasporako lagunek ere parte hartu ahal izango dute ekintza honetan. Saria 1.500 eurokoa izango da eta maiatzaren 15ean amaituko da lanak bidaltzeko epea.

Gehiago irakurri...


Poloniako Poznan hiriko hamar lagunek osatutako talde bat Zeberioko barnetegian dabil euskara ikasle

2008/02/12

Barnetegian dauden Poloniako hamar ikasleak Otsailaren 3an hasita, eta datorren igandera bitartean, Poloniako hamar gazte euskara ikasten ari dira Zeberioko (Bizkaia) barnetegi batean, paisaia, kultura eta Euskal Herriko jendea ezagutzen duten bitartean. Joseba Perez da beraien irakaslea eta egonaldian ikasleek 60 ikastordu jasoko dituzte guztira, goiz eta arratsaldez. EuskalKultura.com-ek bertako bi ikaslerekin hitz egin ahal izan du, Justyna eta Paulina. Eurak, gainerako zortzi neskekin batera Baiona bisitatuko dute gaur. Hurrengo egunetan Donostia eta Iruñea ere bisitatzeko planak dauzkate.

Gehiago irakurri...


Santa Agedako koplak kantatzeko euskal tradizioa Madrileko kaleetara eraman zuen bertako Euskal Etxeak

2008/02/12

Euskal Etxeko korua Madrileko kaleetan Santa Ageda koplak kantatzen (argazkia MadrilEE) Euskal Herrian Santa Ageda bezperan etxez-etxe koplak kantatzeko ohitura zaharra dago. Aspaldidanik Madrilen ikasten ari ziren euskal gazteek usadio hau mantendu zuten eta frankismo garaian galdu ostean Euskal Etxeak 70. hamarkadan berreskuratu zuen ohitura. Hala, joan den otsailaren 4aren gauean euskal elkarteko kideek osatutako koruak Madrileko kale eta bazterrak girotu zituen, makilen kolpeen erritmoarekin Santa Agedaren ohorezko kopla zaharrak abestuz. Bestalde, joan den urtarrilaren 25ean Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea hautatu zuen, egungo lantaldea beste bi urtetarako aukeratuz.

Gehiago irakurri...


'Gora Obama!' euskaraz esanez, Dave Bieter Boiseko alkateak Barack Obama hautagaiaren alde egin zuen: hona bideoa

2008/02/12

Dave Bieter Boiseko alkatea Obamaren aldeko mitinean AEBetako Alderdi Demokratako Barack Obamak, garaipen sonatua eskuratu zuen Idahon joan den astearteko caucusean. Obamak botoen %80a jaso zuen eta Hillary Clinton aurkariak %17a baino ez. Kanpaina itxierako mitinean Obamak Boiseko alkate Dave Bieterren babesa jaso zuen. Era deigarrian, jatorri euskalduneko Bieterrek Boise Qwest aretoko entzulegoa zutik jarri arazi zuen, Gora Obama! euskarazko aldarriarekin. Momentu horretako bideoa ekarri dugu hona.

Gehiago irakurri...


Pantxo Bedialauneta, hogei urtez Ondarroan finkatutako euskal-mexikarrak "Urrezko Arzak" saria irabazi du

2008/02/11

Pantxo Bedialauneta, "Arzak de Oro" txapelketako pintxoa prestatzen Pantxo Bedialaunetak, 15 urte besterik ez zituela, Tijuanatik (Mexiko) Bizkaiko Ondarroa herriraino egin zuen bidaia. Aita bertakoa du eta ama Guasavekoa, Sinaola (Mexiko), eta jai alaiko partida batean ezagutu zuten elkar gurasoek, aita Tijuanan pilotari baitzebilen. Euskal Herrira iritsi eta hiru urte geroago, gaztea Ondarroako Bar Cantabricon hasi zen lanean eta orain bere lana saritua izan da, izan ere "Urrezko Arzak" deitutako sariarekin, nazioarteko pintxorik onenari kategorian.

Gehiago irakurri...


Peio Serbiellek 'Naiz' diskoa aurkeztuko du ostegunean Bordelen Euskal Etxeak eratu duen topaketa batean

2008/02/11

Peio Serbiellen 'Naiz' azken diskoaren portada Peio Serbielle musikari zuberotarra Bordelen izango da datorren ostegunean, bertako Euskaldunen Biltzarra Euskal Etxeak antolatu duen musika topaketan parte hartzeko. Kantariak bere azken lana, 'Naiz' diskoa, aurkeztuko du baina ekitaldia ez da ohiko kontzertu bat izango, kantari eta musikazaleen topaketa bat baizik. Izan ere Euskal Etxeko Bestalariak koralak egingo dio harrera Serbielleri. Musikariak diskoa aurkeztuko du eta entzulegoarekin diskoaren sorrera prozesuaz eta bere musikaz mintzatuko da.

Gehiago irakurri...


FEVAk 20 euskal filme dauzka bere etxe bazkideei eskaintzeko, euskal zine zikloak antola ditzaten

2008/02/11

Montxo Armendarizen obra pare bat dago FEVAra eska daitezkeenen artean (arg. LuisUrbina) Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) Euskal Herrian edo euskal zuzendariek egindako 20 filme dauzka eta euskal zine emanaldiak antolatzeko eskaintzen dizkie bertako Euskal Etxeei. Lan horien artean honako hauek daude: Alex de la Iglesiaren El Día de la Bestia; Obaba, Bernardo Atxagaren nobelan oinarritua eta Montxo Armendarizek zuzenduta; edota Pio Caro Barojaren 'Gipuzkoa' eta 'Navarra, cuatro estaciones'. Proposamenak arrakasta lortuko balu, federazioa filme gehiago kudeatzeko prest egongo litzateke, hurrengo lau urteetarako programaratu eta zine emanaldiak egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia