euskal diaspora eta kultura

2008/06/10
2008/06/10
2008/06/10
Nafarroako Gobernuak lagundu nahi izan ditu etxera itzuli nahi duten nafar emigranteak eta euren ondorengoak, itzulera hau erraztzeko --bisita gisa ala behin betiko izanik ere-- dirulaguntza deialdia antolatuz. Baldintza jakinak biltzen dituzten lagunek, beraz, bi eskabide mota hauetako batetara aukeztu ahal izango dira: alde batetik, betirako itzulera sustatzeko eratutako dirulaguntzetara, eta bestetik, aldi baterako Nafarroara itzuli edo egonaldia egin nahi dutenentzako antolatutakoetara. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 23an itxiko da.
2008/06/09
2008/06/09
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria du Ukan kanpainaren azken pausua: Ukan elkarbizitza linguistikoaren aldeko birus osasungarriaren ondoren, ‘Pixka Bat es mucho’ izeneko abestiarekin birus hori Euskal Herriko biztanleen artean eta Diasporako kideengan zabaldu nahi du Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak. Ez du importa euskaraz oso ondo edo zertxobait okerrago egiteak, lotsarik gabe praktikatu eta gozatzeko gonbitea egiten du abestiak. Sarean entzungai dago abestia jada eta bertan ere ikus daiteke kanpainarekin batera aurkeztu duten bideoklipa, Bittor Alkiza futbolaria eta Aimar Olaizola pilotaria bezalako beste pertsonai ezagunen partaidetzarekin.
2008/06/09
Euskal genealogian espezialdutako Antzina seihilabetekariaren bosgarren alea interneten da dagoeneko, euskal izen-deiturak, historia eta bizimodu tradizionalaz jakitea gustukoa dutenentzat kitorik eskuragarri. Zenbaki berriak artikulu mordoxka biltzen du 53 orrialdetan, besteak beste euskal erbesteaz, pertsona izenez, sukaldeari buruz, pertsonaiez eta etxeez, baina lehenengo bi artikulu nagusietan Euskal Herriko kultura eta ohituretan leku berezia daukan tradizio batez dihardu: euskal pilotaz, XX. mendeko lehen herenerainoko pilotari zerrenda bat eskainiz.
2008/06/09
2008/06/08
2008/06/07
Euskal Diasporako jende multzo bat Buenos Airesen bilduko da gaur hiriburu argentinarreko Mexiko 1880 kaleko euskal egoitzan, Euskaltzaleak, Eusko Kultur Etxeak eta 'Argentina eta Uruguaiko Euskal Diasporaren Eztabaida Foroa' erakundeek deiturik, europar Euskal Herriko deialdian Nazio Eztabaida Guneak Iruñean antolatutako 'Nazio Plaza' --"nortasun nazionalari buruzko gogoeta eta aldarrikapen eguna"-- ekimenaren baitan. Buenos Aireseko kasuan, egitarauak , gogoetarako aukerarekin batera, bestelako hitzorduak ere batu ditu, tartean Euskaltzaleak koralaren emanaldi bat, euskal dantzak, 'sormen esparruak' eta elkarretaratze afari bat.
2008/06/06
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus