euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak sarean jarri du “Jakina!", doan jolasteko eta txapelketak egiteko aukera ematen duen euskal tribiala

2013/07/17

Jakina! euskal tribialaren webgunearen irudia
Jakina! euskal tribialaren webgunearen irudia

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak eta Saure editorialak garatu dute jokoa, interneteko erabiltzaileei euskaraz jolastu eta elkarrekin harremantzeko aukera emateko asmoarekin. Tribialak zortzi gaitan sailkatutako 4.800 galdera ditu eta beste erabiltzaile batzuekin txapelketak antolatu daitezke, bai pribatuan, bai publikoan. Probatu nahi? Euskalkultura.com-en azalduko dizugu nola.

Donostia-San Sebastián. “Jakina! Euskal tribiala” jokoak 4.800 galdera ditu zortzi gaien inguruan: euskera eta literatura, aisialdia eta kirola, zientzia eta teknologia, geografia eta historia, kultura eta artea, zinema eta ikuskizunak, gizartea eta usadioak, eta azkenik, musika eta dantza.

Jokoa www.jakina.eu webgunean topa daiteke ta bertan jolastu ahal izateko egin behar den gauza bakarra erregistratzea da. Honako datu hauek sartu behar dira: izena eta abizenak, erabiltzaile izena, pasahitza eta posta elektronikoa. Datuak sartzerakoan leiho berri bat irekiko da jokoaren estatistikekin, eta ondoren, goiko menu-barran, “jokatu” eta “partida berri bat sortu” sakatu behar da. Partida berri bat sortzen denean, aukera gehiago daude: jokoa pribatuan edo publikoan, gaia aukeratu, jokalari kopurua eta partidaren zailtasuna.

 

 Jakina! Euskal tribiala
[Jakina! jokoaren irudia]
 
Bideojokoa, Azkue Fundazioak eta Sare editorialak garatu dute. Egitasmoaren sustatzaileek diotenez, jokoaren helburua honakoa da: “tresna didaktiko, dibertigarri eta erakargarri bat eskaintzea, sarea erabiltzen duten pertsonen eta euskararen artean harremanak finkatzeko”. Ildo beretik  “Jakina!”-k aukera asko eskaintzen ditu euskera sustatzeko, aisialdian eta arlo akademikoan.


Komentarioak

  • Tribiala

    Jokatu nahi nuke euskarako eskoletan erabiltzeko

    Mikel (Donostia-San Sebastián), 2022/01/05 12:20

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia