euskal diaspora eta kultura
2013/04/17
101 urte beteko ditu aurten Rosarioko Zazpirak Bat-ek. Eta mendeurrena ospatzeko egin ziren ekitaldiak jadanik iraganean geratu badira ere, euskal etxekoek euskal kulturaren alde lan egiteko daukaten grina urtez urte berritzen da. Ikusi besterik ez dago 2013 honetan prestatu duten egitarau oparoa, komunitateari eskaintzeko. Jaien artean, datozen hiru asteburuetan ospatuko ditu Aberri Eguna (apirilaren 20an), Gernikako Bonbardaketaren urtemuga (apirilaren 26an) eta San Prudentzio (maiatzaren 1ean). Euskara eta dantza klaseak ere martxan dauzka Entre Rios kaleko egoitzan.
2013/04/15
2013/04/11
118 urte bete berri dituela, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea edo 'Centro Vasco Francés' --gaztelaniaz ere bi izenak erabiltzen ditu-- Argentina eta mundu osoko euskal etxe zaharrenetako bat da. Urtebetetzea ospatzeko, erakundeko Kultura Azpibatzordeko kideak bildu eta topa egin zuten. Kultura gaiak kezka eta ardura dituen taldeak, 2013an zehar garatuko dituen ekimenen egitaraua jakinarazi du aste honetan. Abiapuntua, gaur bertan, Aberri Egunari buruzko hitzaldi batekin, euskal etxearen egoitzan.
2013/03/19
Mota askotako ekintzak burutuko dira aurten ere Arrecifeseko euskal etxean. 2013ko aldia hastear, proposamenen eskaintza zabala egin dute, adin guztietako lagunei zuzenduta. Ikastaro batzuk 'klasikoak' dira, hala nola euskara edota dantza, baina badaude eskaintza berriak ere, guztiak interesa duen edonoren esku. Eskolez gain, kultur aktibitate anitz egingo dira, tartean, ‘Ipuinaren ordua’ zikloa eta ‘Potxolo Loyola’ delako Txistularien Topaketa, batzuk aipatzearren. Hona Arrecifesko 2013ko egitarauaren berri.
2013/03/07
Urtero bezala, martxoaren hasierarekin batera urte osorako ekintzen egitaraua aurkeztu du Jose C. Paz hiriko euskal etxeak, Buenos Aires probintzian. Proposamena zabala da eta mota askotako aktibitatetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dio komunitateari. Euskararena izango da aurten hasiko den lehenengo ikastaroa eta horri dantzak, arte plastikoak, literatura eta beste hainbat eskaintza jarraituko dizkiote. Oporosteko mugimendua, ordea, otsailean hasi zen nabaritzen Toki Eder-en egoitzan. Izan ere Natalia Laborde eta Aitor Pescador bikotearen bisita jaso zuten euskal etxeko kideek, joan den ostegunean.
2013/02/14
Programa oparoa eskainiko dio 2013 honetan Buenos Aires probintziako Azul hiriko euskal etxeak bere komunitateari erakundearen 20. urtemugaren baitan. Aktibitateak martxoan hasiko dira instituzioaren egoitzan eta urtero garatzen direnez gain, ekitaldi bereziak antolatuko dituzte. Beste ekintza batzuen artean behar da hor aipatu ‘Erandioko Bazterrak’ argazki erakusketa eta euskal kulturari buruzko ikastaro berezi bat. Urtebetetze jaia, berriz, abenduaren 28an izango da, etxearen sorreraren egun berean.
2013/02/06
Euskal Herriari lotuta baina beti ere inguruko errealitatea ere kontuan hartuz bi motatako ekintzak antolatu dituzte Salta hiriko Gure Etxea Euskal Etxeko lagunek joan den urtean. Batzuk euskal komunitateari zuzenduak; besteak, komunitate orokorrari. 2012an emandako urrats handiena, ordea, erakundearen egoera legalari dagokio. Izan ere, euskal etxearen izaera juridikoa eskuratze bidean daukate, tramiteak eginik. “Oso garrantzitsua da guretzat bide horretan abiatu izana. Izaera juridikoa beti egiteke geneukan, zor moduan”, aitortu diote Gure Etxeako lagunek EuskalKultura.com-i.
2012/12/27
Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak sustatuta, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa bat inauguratu zen Saltoko Irene Olarreaga Museoan iragan abenduaren 1ean. Ekimenarekin batera, museoko beste areto batean erakusketa ere antolatu zen euskal etxeko margo lantegiko ikasleek ikastaroan zehar eginiko lanekin, kasu honetan ere ardatza Gernikak 1937an jasan zuen erasoa izan zelarik.
2012/12/21
Ekintzez betetako urtea izan da aurtengoa 2009an berpiztu zen Gure Etxe Maitea euskal etxearentzat. Otsailetik hona burututako egitarauan, bat baino gehiago dira gailendu diren ekimenak; baina dudarik gabe garrantzitsuen artean Eusko Jaurlaritzaren onarpena aipa daiteke. Arrazoi hau eta beste hainbat tarteko, alai eta irria ezpainetan eman diote azken agurra Olavarriako euskal etxeko kideek 2012 honi. Laurogei bat lagun bildu ziren Marita Echave sukaldariak zuzendutako taldeak prestatutako afaria dastatzera. Hitzordua joan den abenduaren 15ean izan zen eta ospakizunaren baitan, euskal egoitzako areto batzuk ohorezko kideen izenekin izendatu zituen erakundeak: Marisa Viguri, Juan Luis Urrutia eta Raquel Melendez.
2012/12/13
Oso gaztea da Buenos Aires probintziako Mar Chiquita partiduko euskal etxea; eta gazteen indarrarekin burutu ditu 2012 urteko proiektu guztiak. Euskal Herriaren kultura zabaltzea helburu nagusia badu ere komunitatearen beharrak eta kezkak gogoan izaten ditu Izatez Harrok. Engaiamendu horrek builtzatuta, Mar Chiquita-ko II. Hezkuntza Erakusketan hartu zuten parte euskal etxeko kideek, joan den azaroan. Partaidetza urrian gauzatutako ‘Gernikako Bonbardaketa, 75. urteurrena’ erakusketaren jarraipena bihurtu zen, eta Bizkaiko herriari buruzko aurkezpenean izan ziren eskoletako neska eta mutilek oraingo kultur ekitaldian euskarazko hitz eta agur batzuk ikasteko aukera izan zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus