euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Bilatzailea


Uholdeak direla eta elkartasuna adierazi zioten aurrez aurre La Platako alkateari Euskadiko ordezkariek

2013/05/08

Pablo Bruera La Platako alkateak eta Mauricio Castro Hiriko Kolektibitateen Zuzendariak jaso zuten Udaletxean euskal ordezkaritza, tartean, Asier Vallejo, Sara Pagola, Ricardo Basterra eta Javier Clua. Udaletxean burututako bileran Urkullu Lehendakariaren laguntzeko eskaintza transmititu zioten Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak eta Sara Pagola Argentina-Mercosur-erako ordezkariak hiriko alkate Pablo Bruerari. Are gehiago, La Platara egindako bisitan, uholdeen kalteak jaso zituzten lagunekin ere bildu ziren mandatariak. Honekin batera, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketaren baitan antolatutako ekitaldien berri helarazi digute Euzko Etxea-tik.

Zazpirak Bat EEak bere azken berriak plazaratu ditu, tartean Asier Vallejo eta Sara Pagolaren bisitarena

2013/05/06

EEko Batzordeak Eusko Jaurlaritzako bisitariak errezibitu zituen: Asier Vallejo, Sara Pagola, Andoni Martin, Shanti Arrieta eta Mariana Satostegui. FEVAko lehendakari Ricardo Basterra ere izan zen bileran (argazkia Euskaletxeak.net) Txile, Argentina, Uruguai eta Brasilgo euskal kolektibitatearekin elkartzeko egindako bidaian, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean izan zen Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Sara Pagola ordezkariarekin batera burututako biran Zazpirak Bat-en egoitza ez ezik, Gernika Plaza ere bisitatu zuten Euskadiko mandatariek. Aktibitate handiko azken egun hauetan, gainera, beste ekimen batzuk gauzatu ziren Rosarioko euskal etxean, hala nola, San Prudentzio, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga eta Aberri Eguna.

Gernikaren gomuta Berlin, Bogota eta Montevideora heldu zen bertako euskal etxeen eskutik

2013/05/03

"Guernica" margoaren erreplika oparitu zioten Bogotari bertako Euskal Etxeak eta Euskadiren Ordezkaritzak (argazkia PrentsaBulegoaTeusaquillo) Apirilaren hondarrean Gernikaren Bonbardaketaren 76. urteurrena munduko euskal etxeetan barrena gogoratu zen, nazien hegazkinek suntsitu zuten herriko biktimen oroimenez egin ziren ekitaldiei esker. Asko eta asko Argentinan egin ziren --artikulu bereiziki batean jasoko ditugu-- baina beste hainbat ere egin dira, tartean, esaterako, Alemanian, Kolonbian eta Uruguaien.

76. urtemugan ‘Guernica Gernikara’ kanpainarekin bategitea bidali dute Buenos Airesko Villa Crespo-tik

2013/04/29

Eva Gouel-en heriotzaren 97. urtemugan –Republica de Villa Crespo-ren 77. urteurrenaren baitan-, omenaldi bat egin zen Villa Crespon dagoen ‘Guernica’ren ondoan (argazkia Junta Histórica VC) Gernikako Bonbardaketaren 76. urteurren egunean Buenos Aires hiriburuko Villa Crespo auzoko Batzorde Historikoak atxikimendu gutuna zuzendu zion Gernikako alkate Jose Maria Gorroño-ri. Bonbardaketaren biktimengatik doluminak agertzeaz gain, Villa Crespok euskal gizataldearekin duen lotura estua ere azaldu zuten Batzordeko kideek, Picassoren Guernica gernikaratzea eskatuz eta gutunaren kopia Argentinako Espainiako Enbaxadari bidaliz. Villa Crespo auzoan, Picassoren Guernica-ren erreprodukzio mural bat ikus daiteke, Repetto kaleko 1569.ean.

Gaur da Gernikako 76. urteurrena, oroitzapena bizirik Argentinako eta munduko euskal etxeetan

2013/04/26

Chivilcoyko Beti Aurrera euskal etxearen ekitaldian parte hartzeko gonbitea Duela 76 urte herri bizkaitarrak jasotako erasoa gogoratuko ditu egunotan munduko euskal kolektibitateak mota askotako ekintzekin. Argentinan, esaterako, hitzaldiak, dokumentalak, erakusketak eta omenaldiak egingo dira, guztiak helburu berarekin: sarraskia salatu eta bakearen aldeko mezu bat aldarrikatzea. Hitzordu gehienak gaur bertan burutuko dira; beste batzuk, bihar, baina izan da gomuta-ekitaldiak aurreratu dituen euskal etxerik, Iparraldeko Euskal Etxea eta Gerora Elkartea, kasu. Gaurko eta biharko hitzorduetan parte hartu nahi dutenentzat, hona Arrecifes, Buenos Aires, Chascomus, Chivilcoy, La Plata, Parana, Rosario, eta Jose C. Paz-eko euskal etxeen egitarauak.

Gernikako Bonbardaketari buruzko Erakusketarekin itxiko du Euzko Etxeak sarraskiaren 75. urteurrena

2013/04/26

Gernikako Bonbardaketari buruzko Erakusketan parte hartzeko gonbitea Bonbardaketaren urteurren berri baten aste berean, La Platako Euzko Etxea-ra iritsiko da Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoak sustatutako Erakusketa Ibiltaria, urtebeteko itinerazioa eginik. Inaugurazioa gaur, 26an bertan eta maiatzaren 1era arte bisitatu ahal izango da Islas Malvinas Kultur Gunean. Bihar gaiari buruzko hitzaldia eta asteartean zine-eztabaida ere bilduko ditu. Berri honekin batera, aurten euskal etxeak garatuko dituen ekintzen egitaraua ere plazaratu da. Ez ahaztu uholdeen tupusteko kolpe izugarria jaso ondoren, La Platako egoiliarrak eta Euzko Etxea bezalako elkarte eta auzoak gogor ari direla egoera normala berreskuratzeko ahaleginean. Euzko Etxeak igandean egingo du Urteroko Batzar Nagusia.

Islas Malvinas Kultur Etxeak Gernikako bonbardaketari buruzko erakusketa hartuko du

2013/04/26


"Los hijos de Gernika" dokumentalaren emanaldia Urrundik Euskal Elkartean bonbardaketaren urteurrena oroitzeko

2013/04/26


Centro Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeek Gernikako bonbardaketako biktimak omenduko dituzte

2013/04/26


"Gernika el Bombardeo - Gernika bonbardaketa" bideo emanaldia Iparraldeko Euskal Etxean

2013/04/25


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia