euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak meza, afaria eta Euskal Herriko Ander Elordui youtuberra lagun ospatuko du bere 76. urteurrena

2022/09/29

Villa Mariako Euzko Etxeak 76. urteurreneko ospakizunak zabaltzeko egindako afitxea
Villa Mariako Euzko Etxeak 76. urteurreneko ospakizunak zabaltzeko egindako afitxea

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Irailaren 29 honetan 76 urte ari da betetzen Villa Mariako euskal etxe cordobarra. Hori dela eta, Aita Trinitarioen elizan meza eskainiko dute eta, jarraian, afaria egingo, Lisandro de la Torre kaleko egoitzan, bazkide eta lagunak partaide. Oraingoan, gainera, bisitari berezia bertan, izan ere Ander Elordui youtuberrak Euzko Etxearen deiari erantzun eta Anima zaitez! programan parte hartzera etorri baita, aukera baliatuz diasporako gazteekin truke-esperientzia bizitzeko.

Iritsi denetik, Anderrek Euzko Etxeko Jai Alai dantzariekin eta Luis Carricaburu eta bere akordeoiarekin batera Villa Maria hiriaren 155. urteurreneko ospakizunean parte hartu du. Karia horretara, Mendeurrenaren Plaza berrinauguratu zuten, eta bertan ikuskizun artistiko bat egin zen, Udala antolatzaile. Euren musika eta dantza tradizionalekin parte hartu zuten Baleetako Etxeak, Siriar Libaniar Sozietateak eta Euzko Etxeak, euskaldunen kasuan dantza taldeko kide nagusiek fandango eta arin-arina aurkeztu zituztela.


Ezker eskuin, Lorena Marin, Yamila Aseff, Alba Echevarría, Victoria Echeverría, Florencia Deniz, Luis Carricaburu, Sofía Echeverría, Manuel Echeverria eta Ander Elordui.

Bestalde, astearte goizen influenzerrak San Antonio de Yucateko IPEM 172 eskola bisitatu zuen, Villa Mariatik 15 kilometrora, Tio Pujio landa eremuan. Bertan, hitzaldi bat eman zien ikasleei, ‘Bizitzarako eta lanerako prestakuntza’ gaiari lotua.  Ander Elordui ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea da, eta gazteekin batera sare sozialetarako ikus-entzunezko edukien ekoizpena eta komunikazio multimediarekin lotutako gaiak jorratu zituen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia