euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldeko 'Olentzeroren lagunak' taldeak bira hasiko du gaur Argentinan barrena Macachingo Euskal Aste Nazionala helburu

2022/09/29

Ipar Euskal Herriko Olentzeroren Lagunak taldeak Olentzero eta neguko euskal ohiturak aurkezteko bira bat hasiko du gaur Argentinan barrena
Ipar Euskal Herriko Olentzeroren Lagunak taldeak Olentzero eta neguko euskal ohiturak aurkezteko bira bat hasiko du gaur Argentinan barrena

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Olentzero eta neguko euskal ohidurak gorde eta zabaltzen ari da lanean 2003tik Ipar Euskal Herrian 'Olentzeroren lagunak' taldea eta oraingoan itsasoz haraindi, Argentinako euskal diasporara hedatuko ditu bere ekarpenak. Izan ere, gaur beretik hasita bira bat egingo dute Argentinan barrena, helburua datorren asteburuan egun nagusiak izango dituen 2022ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzea La Pampako Macachinen, Euzko Alkartasuna Euskal Etxea bertako ekitaldien antolatzaile.

Taldeak gaur bertan eskainiko du bere lehenengo hitzaldi eta emanaldia Buenos Aires hirian, bertako Iparraldeko Euskal Etxean, "Olentzero eta 'joaldunak: neguko euskal ohidurak, Euskal Herritik Argentinara" izenburupean, taldeko koordinatzaile den Aitzol Salaberria Goñi arrangoiztarrak emana, ordezkaritzako beste sei lagunekin, hala nola Giles Parot, Matti Errekart, Francis Etcheverry, Battit Daguerre, Ellande Ithurbide eta Jean-Philippe Viel-ekin, azken biak teknikariak, bira osoa grabatu eta dokumentatu egingo baitute, ondoren dokumental bat sortu eta Euskal Herrian emateko, baieztatuta Azkaine, Ezpeleta, Sara, Uztaritze, Hiriburu eta Biarritzen, besteak beste.


EHtik eta Argentinatik protagonistek ekimenaren xehetasunak azaltzen dizkigute

Aurkezpenetako batzuetan, hala nola Macachinen, agerraldietan Hazparneko Joaldunak izango dituzte lankide edo laguntzaile, hauek ere euren itzulia hasi baitute Argentinan, helburu berarekin: Macachingo Euskal Aste Nazionalean parte hartzea. Olentzeroren Lagunak taldearen programak honako geltokiak baitaratzen ditu hiriburuan eta lau probintziatan:

-Irailaren 29an, osteguna: Iparraldeko Euskal Etxean-CVF Buenos Aires-en, CABA
-Irailaren 30ean, ostirala: Eusko Aterpea EEa, General Rodríguez, Buenos Aires probintzia
-Urriaren 3an, astelehena, Urrundik EEa, Paraná, Entre Ríos probintzia
-Urriaren 4a, asteartea, Zazpirak Bat EEa, Rosario, Santa Fe probintzia
-Urriaren 7-10eko asteburua: Macachingo Euskal Aste Nazionala, La Pampa probintzian

Hauek dira taldeak bere bira egin ahal izateko lagun eta laguntzaile lortu dituen elkarte eta erakundeetako batzuk:

Jaitsi hemendik doan Olentzeroren liburua eta ikus estekak materialak eta jokoak jaisteko:
https://files.eke.eus/pdf/olentzero-hiztegitxoa.pdf



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia