euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxea izango da 2011ko Neguko Barnetegiaren egoitza Argentinan

2011/07/11

2011an Rio Cuarto hirian egindako Udako Barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak
2011an Rio Cuarto hirian egindako Udako Barnetegian parte hartu duten ikasle eta irakasleak

PUBLIZITATEA

HABEren eskutik aurrera doan irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programak pauso berri bat emango du Argentinan uztailaren 23tik aurrera. Euskadiko Institutua, Argentinako FEVA eta Euskal Sustraiak euskal etxea antolatzaile, Neguko Barnetegiak Hego Ameriketako sei herrialdetako ikasle-irakasleak bilduko ditu Trenque Lauquen herrian uztailaren 23tik 30era. Aurreko elkarretaratzeetan bezala honetan ere landuko dira internet bidezko ikastaroan ikasi diren gaiak, lehentasuna mintza praktikari emanez. 2008an hasia den plan hau datorren urtean bukatuko da, azterketa ofizialak Argentinan bertan egiteko aukerarekin.

Trenque Lauquen, Argentina. Euskara Munduan programaren 30 bat ikasle-irakaslek izango dute negu honetan euren ikas prozesuarekin jarraitzeko aukera. Hitzordua, uztailaren 23etik 30era, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean eta bertara abiatuko dira Brasil, Txile, Kolonbia, Peru, Uruguai eta Argentina bertako hainbat euskal etxetako ordezkariak.

60 orduko ikastaro trinko honetan, urtean zehar asteroko saioetan lantzen diren hizkuntza gaiak landuko dira eta, batez ere, ahozko gaitasuna garatzeko laguntzen dituztenak. Barnetegiko irakasleak Euskal Herritik etorriak -- Justi Vigara--  zein Argentinakoak – Gabriel Arce eta Sabrina Otegi --  izango dira eta ekintza osoaren arduradunak, FEVAko Gabriela Mendia eta HABEko Jose Francisco Zinkunegi.

2008an hasi den plan hau datorren urtean bukatuko da, Argentinan bertan euskara azterketa ofizialak egiteko aukerarekin batera. Aipatzekoa da 2012koa izango dela Euskaditik kanpo euskara maila ziurtatzeko burutuko den lehenengo azterketa-mahaia.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia