euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

5 herrialdetako 23 irakaslek Hego Ameriketako euskara irakasleentzako barnetegia hasiko gaur Montevideon

2010/01/18

Iazko urtarrilean bezala, Montevideoko Pocitos hotel bera izango da aurtengo udako barnetegiko ekitaldien egoitza. Argazkian, iazko partaideak, hotel aitzinean.
Iazko urtarrilean bezala, Montevideoko Pocitos hotel bera izango da aurtengo udako barnetegiko ekitaldien egoitza. Argazkian, iazko partaideak, hotel aitzinean.

PUBLIZITATEA

Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Uruguaiko 23 ikasle/irakaslek hasiko dute gaur Montevideon 'Euskara Munduan' programaren baitan Hego Ameriketako euskara irakasleak trebatzeko laugarren barnetegia 2008-2011 epeari dagokionez, eta aldi berean Uruguain egiten den bigarrena. Urtean zehar internet bidez ikasten dutenak urtean bitan biltzen dira aurrez-aurre, sarearen bidez ikasitakoa sendotzeko. Bi astez luzatuko den ekitaldi honetako irakasle izango dira Kinku Zinkunegi (Donostia), Jon Urdangarin (Lazkao), Gabriela Mendia (Buenos Aires) eta Leonat Egiazabal (Montevideo).

Montevideo, Uruguai. Gaurko hasiko da Montevideon 2010 urteko lehenengo barnetegia (udako barnetegia esaten zaio hemen), 'Euskara Munduan' egitasmoko 23 ikasle/irakasle (euren euskal etxeetan irakasle diren edo horretarako prestatzen ari direnak, baina  bi aste hauetan hemen ikasle izango direnak), Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile ta Uruguai bertatik etorririk, 2008-2011 epeko laugarren saio edo barnetegian den honetan, bilera hau Montevideon gauzatzen den bigarren aldia delarik, iazko urtarrilekoaren ondotik.

'Euskara Munduan' proiektuak euskal etxeak eta euskal etxeen federazioak (hala nola FIVU Uruguain, FEVA Argentinan edo, esaterako NABO, Estatu Batuetan) biltzen ditu, batetik, eta Eusko Jaurlaritza (HABE euskalduntze erakundea eta Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza medio). Besteak beste, barnetegiak sustatzen ditu, ikasleek urtean zehar internet bidez ikasi dutena (euskara zein euskal kulturari buruz oro har) aurrez-aurre errepasatu eta sendotzeko.

Hogei urtez iraun zuen 'Argentinan Euskaraz' izan zen 'Euskara Munduan' honen aurrekaria. Hainbeste urtez eta hain arrakasta politez segitu zuen euskara ikasteko programa haren sorrera Argentinako euskal etxeek, bertako irakasleak izatearren egindako eskabideetan topatuko dugu. Programa, beraz, Argentinatik Hego Ameriketako beste nazio multzo batera zabaldu zen, Argentinaz aparte Brasil, Txile, Peru, Kolonbia eta Uruguaira hedatu zelarik, izena ere 'Euskara Munduan' izatera pasatuz.

Kontutan izanik, gero irakasle izango diren ikasleak hasieran euskaraz batere ez dakitela, programak euskara irakasten die lehenik eta ondoren irakasteko teknika eta metodologia, euskal etxeetan erabil ditzaten.

Lor daitekeen maila gorena EGA da, eta gaur egun bada Argentina eta Uruguain titutlu hori lortu duen bertako jende multzo bat. Euskara maila altua dauka EGA lortzen duenak, euskara ama-hizkuntza daukatenekin ia parekatu daitekeena.

Uruguaik, herrialde anfitrioi bezala, harro azaltzen du gaur egun hiru EGAdun dituela bere irakasleen artean, azkenekoa 2008an lortua, Leonat Egiazabal gaztea. Euskara eskolak Humanitate eta Hezkuntz Zientzien Fakultatean, Ama Sortzez Garbiaren Eskolan (Euskaldunen Eskola edo Colegio de los Vascos gisa ezagutua den eskolan alegia) eta FIVU osatzen duten euskal etxeetan dira hiruak irakasle.

"Geroari buruz egiten ari garen pario edo apustua da, Europako hizkuntzarik zaharrenak segida izan dezan, berau sustatzen eta eguneratzen lagundu nahi baitugu, herri ezaugarri berezi eta bakardun dugun geure Euskal Herri honen identifikatzaile baita euskara", azaldu dio EuskalKultura.com-i Enrique Poittevin FIVUko kide eta barnetegiko antolatzaileak.

Lotura interesgarriak

HABE erakundea
www.habe.org

FEVA
www.fevaonline.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia