euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskara Munduan' barnetegia Uruguain izango da aurrenekoz: urtarrilaren 19tik 30era Montevideon

2008/12/31

Aurten Arrecifeseko Euskal Etxean (Argentinan) egin zen nazioarteko barnetegiko ikasleak
Aurten Arrecifeseko Euskal Etxean (Argentinan) egin zen nazioarteko barnetegiko ikasleak

PUBLIZITATEA

Euskara Munduan programaren ibilbidea oparoa izan da, euskal etxeetan euskara sustatzen eta Diasporako euskaldunen artean ikastaroen ardura hartu duten tokian-tokiko irakasleak trebatuz. Emaitzak oso onak izan direla ikusita, programa sustatzen duten HABEk (helduak euskaldundetzeko institutua) eta euskal etxe eta federazioek normalean Argentinan egin izan den udako barnetegia beste herrialdeetara zabaltzea erabaki dute eta aurten, lehen aldiz, Uruguaiko Montevideon egingo da. Hitzordua urtarrilaren 19tik 30era, eta bertan nazioarteko euskara irakasle talde bat bilduko da, egun horietan ikasle gisa aritzeko prest.

Montevideo, Uruguai. Euskara Munduan programako udako barnetegiaren antolatzaileak buru-belarri ari dira urtarrilaren 19an Uruguaiko hiriburura helduko diren ikasleak hartzeko dena prest egon dadin. Arduradunak HABE eta FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay) dira, beste federazio eta euskal etxeen laguntzarekin.

Barnetegian zenbait herrialdetako euskal etxeetako euskara irakasleak bilduko dira, helburu amankomun batekin: euskara hobetu, trebakuntzan sakondu eta bakoitzaren esperientzia eta ezagutzak partekatuz Diasporan euskara irakasteko metodologia lantzea.

Barnetegia urtarrilaren 19tik 30era gauzatuko da eta antolatzaileek helarazi dizkiete jada partehartzaileei egonaldiaren zehaztasunak. Ikastaroa Montevideoko Pocitos Plaza hoteleko aretoetan egingo da (Juan Benito Blanco kalea 640, Trouville auzoa). Ikasle gehienek hotel honetan bertan izango dute ostatua, inguruko hotel batean lo egingo duen talde txiki batek salbu. Partehartzaileak urtarrilaren 18an helduko dira eta ikastaroa astelehenean, urtarrilaren 19an hasiko da, goizeko bederatzietan. Barnetegia urtarrilaren 30ean bukatu da, itxiera afari batekin.

Lotura interesgarriak

HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea
www.habe.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia