euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Shanghaiko (Txina) Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2008/12/31

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren atzoko Gobernu Bilerak Euskal Autonomia Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako 8/1994 Legearen arabera, Shanghain (Txina) dagoen "Shangaiko Euskal Etxea" zentroari ofizialtasuna aintzatestea erabaki du, Jaurlaritzak jakin arazi duenez.

Errekonozimendu horren ondorioz, zentro honek bere zuzendaritza batzordeetan gertatzen diren aldaketa guztiak eta elkarte mailako aspektuak jakinarazi beharko dizkio Jaurlaritzari. Honek, euskal gizataldeekin dituen harremanak hobeto koordinatu ahal izateko behar dituen datu guztiak eskatu ahal izango dizkio.

Zentroa Euskal Etxeen Erroldan sartuko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia