euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josetxo Silguero saxofonista Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan bira egiten ari da

2011/07/11

Chaman 2011 biraren kartela
Chaman 2011 biraren kartela

PUBLIZITATEA

Chaman 2011 izena jarri dio Josetxo Silguero irundarrak Hegoamerikako zenbait herrialdeetan barrena egiten ari den birari. Ekainaren 27an abiatu zen bira, Boliviako Santa Cruzen. Azken egunetan Liman (Perun) izan da, eta gaur Arequipa hirian ariko da. Euskal saxofonista ezaguna kontzertuak eta masterclassak ematen ari da bira honetan; datozen egunetan Peruko Arequipan eta Cuscon; Ekuadorko Quiton, eta Kolonbian eta Venezuelan ere izango da bere musika entzuteko aukerarik.

Arequipa, Peru. Josetxo Silguero musikari gipuzkoarra Hegoameriketan da joan den ekainaren 27az geroztik eta Chaman Tour 2011 izeneko bira egiten ari da zenbait herrialdetan barrena. Bolivian kontzertu bat eta bi masterclass eman ditu jada, Santa Cruz hirian, eta uztailaren 6ean eta 7an kontzertua eta klasea eman zituen Liman, Perun. Herrialde honetan darrai irundarrak, baina orain Arequipa hirian. Gaur bertan kontzertua emango du hemen eta bihar, aldiz, beste klase magistral bat.

Datozen egunetan hauek izango dira Silguerok izango dituen hitzorduak:

-Uztailaren 13an Cuscon, Perun. Kontzertua.

-Uztailaren 14an Cuscon, Perun. Klasea.

-Uztailaren 20ean Quiton, Ekuadorren. Kontzertua.

-Uztailaren 21ean Quiton, Ekuadorren. Klasea.

-Uztailaren 23an Bogotan, Kolonbian. Kontzertua.

-Uztailaren 25ean Cartagena de Indiasen, Kolonbian. Kontzertua. 

-Uztailaren 28an Caracasen, Venezuelan. Klasea.

-Uztailaren 29an Caracasen, Venezuelan. Klasea.

-Uztailaren 30ean Caracasen, Venezuelan. Kontzertua.

Biran zehar bloga idazten ari da Silguero, eta nahi duenak bertan irakurri ahal izango ditu emanaldien berriak eta musikariaren inpresioak.

Josetxo Silguerori buruzko informazio gehiago bere webgunean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia