euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sokaide, Euskal Etxeak antolatu I. EH Sona lehiaketako irabazleak bihar joko du Bartzelonan Ze Esatek!-ekin

2010/11/19

Sokaide taldeko kideak bihar aurkeztuko dute Katalunian Ortozik, euren azken albuma
Sokaide taldeko kideak bihar aurkeztuko dute Katalunian Ortozik, euren azken albuma

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak aurten lehen aldikoz antolatu EH Sona lehiaketak Sokaide taldea izan zuen irabazle. Saria, Ze Esatek! taldearekin batera kontzertu batean jotzea zen eta saria gauzatzeko momentua heldu da. Hitzordua, bihar larunbata, gaueko hamarretatik aurrera, hiriburu katalaneko Espai Jove La Fontana aretoan, esan bezala Ze Esatek! taldearekin batera.

Bartzelona, Katalunia. Sokaide taldea izan da irabazlea eta bere burua Katalunian aurkezteko aukera izango duena, beraz. Bartzelonako Euskal Etxeak parte hartu duten talde guztiei bere esker ona azaldu nahi izan die eta aurkeztu diren taldeen maila goraipatu nahi du, deialdiaren arrakastak eta aurkeztutako talde eta kantarien maila altuak azken erabakia hartzea asko zaildu badie ere.

Orain, saria 'kobratzeko' memendua heldu da eta Sokaide taldeak bere azken lana, 'Ortozik', aurkeztuko du bihar larunbata, azaroaren 20a, Bartzelonako La Fontanan eskainiko duten kontzertuan. Taula gainean, Ze Esatek! talde euskalduna ere arituko da.

Kontzertura joaterik ez dutenek edota emanaldira ahoan gustu onez bertaratu nahi dutenez, internetez ere entzun dezakete taldearen kanturik, euren MySpaceko orrian, hemen: www.myspace.com/sokaide

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia