euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik Durangoko Azokako kartela egiteko lehiaketa, iaz Bartzelonako EEko Igotz Ziarreta irabazle izan zuena

2008/04/08

Iragan urteko kartel irabazlea, Olentzero biluzik disko eta liburu artean
Iragan urteko kartel irabazlea, Olentzero biluzik disko eta liburu artean

PUBLIZITATEA

Gerediaga Elkarteak bigarren urtez jarraian antolatzen duen kartel lehiaketa da aurtengoa. Iragan urtekoak 45 lan jaso zituen, horietatik 19 Euskal Herritik kanpokotik bidaliak (Bartzelona, Buenos Aires, Ceuta, Huesca, Madril...) eta Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meñakarra suertatu zen garaile Olentzero liburu eta disko artean biluzik agertzen zuen lan batekin. Aurtengo edizioan ere espero dira Diasporatik bidalitako lanak. Saria 1.300 eurokoa da eta loriginalak entregatzeko epea ekainaren 27an amaituko da.
Abian da aurtengo abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo den Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokaren kartel edo afixe iragarlea aukeratzeko lehiaketa. Gaurtik ekainaren 27ra bitartean, edozeinek Euskal Herri kanpo edo barrurik, Diaspora tartean, parte hartu ahal izango du bigarren edizio honetan. Informazio gehiago eskuratzeko aski da (34) 94-681-80-66 telefonora deitzea edo hona idaztea.

Lan irabazleak 1.300 euro eskuratuko ditu. Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da, zutikakoa. Lanak behar bezala paketatuak aurkeztu behar dira, euskarri zurrun baten gainean muntatuak, epaimahaiak balora dezan eta, halakorik nahi izanez gero, erakusgai jartzeko. Lanak honako hitz eta datuak adierazi behar ditu: '43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, 2008ko Abenduaren 5etik 8ra'.

Bartzelonan bizi eta bertako Euskal Etxeko kide den Igotz Ziarreta izan zen iazko lehiaketako irabazlea. Hiriburu katalanean bizi den meñakar hau diseinatzaile grafikoa da eta Bartzelonako Euskal Etxearen webgunearen kudeaketa darama eta bertatik anrolatzen diren hamaika ekitaldi eta jaialdietarako kartelak egin ditu: EH Sona!, Literaldia, Zinemaldia, EH á la Mercé... Iazko lan sarituan Olentzero biluzik agertu zuen, zenbait disko eta liburu artean. Bere diseinu eta argazkiak Euskal Etxearen blogean edo bere webgune pertsonalean, www.igotz.org, ikus daitezke.


Lotura interesgarriak

Durangoko Azokako kartel lehiaketaren oinarriak
www.durangokoazoka.com

554 titulu berri 42. Durangoko Liburu eta Disko Azokan
2007ko abenduaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

I. Ziarreta: 'EuskalKultura.com-en bidez izan nuen lehiaketaren berri'
2007ko urriaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Durangoko Azokarako lehen kartel lehiaketarako deialdia
2007ko maiatzaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia