euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peruko euskaldunek euren sustraiak gogoratu dituzte zortzi asteko kultur egitarau zabalarekin

2013/02/08

Oñatitik Limara ekarri zuten Arantzazuko Ama Birjinaren erreplika
Oñatitik Limara ekarri zuten Arantzazuko Ama Birjinaren erreplika

PUBLIZITATEA

Azken asteotan Peruko euskal komunitateak euskal ondareari buruzko makina bat jarduera egin ditu, Arantzazuko Amaren Anaidiak, San Martin de Porres Unibertsitateak eta Oiga Aldizkariaren Fondo Editorialak antolatuta. Egitaraua zabala izan zen: abenduaren 3an abiatu zen, Euskararen Egunaren karira egin ziren mintzaldiekin, eta egunotan amaitu da, Liman egin berri den anaitasun bazkari batekin.

Lima, Peru. Peruko euskal komunitateak bere sustraiak ezagutzera eman ditu azken asteetan, hainbat ekitaldiren bitartez. Jarduera gehienak Liman egin dira, baina herrialdeko beste hiri nagusietara ere zabaldu dira, hala nola Piura, Cajamarca, Trujillo, Jauja, Ica, Arequipa eta Cuscora. Izan ere, euskaldunen ondorengoak Peruko bazter guztietara zabaldu dira, XVI. mendean bertan lekutu zirenetik hasita. Eurek sortutako zenbait elkartek gaur egun ere bizirik darraite, horien artean aipagarriena, 1612an Liman sortu zen Arantzazuko Amaren Anaidia.

Azken asteetan euskal ondare aberats hori aldarrikatu dute Perun antolatutako ekimenek. Ekimenak Euskararen Egunean abiatu zen mintzaldi sail batekin hasi ziren, abenduan. Hitzaldiek ehundaka lagun bildu dituzte, euren euskal jatorriei buruz jakiminez. Ekitaldiak Liman egin den anaitasun bazkari batekin amaitu dira.

Ama birjina ibiltaria

Ekitaldi hauen antolakuntzan parte hartu du, besteak beste, Francisco Igartua kazetari euskal perutarraren omenez sortu zen Fondo Editorial Revista Oiga elkarteak. Elkarteko zuzendari Jhon Bazan-ek EuskalKultura.com-i azaldu dionez abenduaren 3tik hona egin diren ekitaldietan Peruko euskal familia askok parte hartu dute, besteak beste Leguia, Pierola, De la Puente, Echenique, Derteano de Aliaga, Goyeneche, Zavala, Barandiaran, Ugarte, Ugarteche, Unanue, Salaverry eta Orbegoso.

Aste hauetako ekitaldien barruan, Limako Arantzazuko Ama Birjinaren erreplika Peruko familia euskaldun hauen etxeetara eraman dute. Duela 33 urte ekarri zuen irudi hau Oñatitik Antonio María Artola Arbiza apaizak eta Arantzazuko Amaren Kofradiari eman zion. Orain irudiak etxerik etxe ibili da, Peruko euskal familiak bisitatuz. Amaitzeko, ekitaldiei itxiera emanez, datorren otsailaren 14an Arantzazuko Amaren Anaidiaren sorreraren beste urteurren bat ospatuko da Liman.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia