euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lizarzaburu 2008 bilkurak Lizartzatik Ameriketaratutako euskaldun haien ondorengoak bildu zituen Liman

2008/01/19

2008ko bilkurara vildutako    Lizarzaburutarretako batzuk (argazkiak JL Lizarzaburu)
2008ko bilkurara vildutako Lizarzaburutarretako batzuk (argazkiak JL Lizarzaburu)

PUBLIZITATEA

Lizarzaburu familiako kide andana polita bildu zen joan den urtarrilaren 12an Peruko hiriburuan, Liman, 2008ko Lizarzaburu bilkuran parte hartzeko. Topaketa lagunarteko bazkari batekin eta joko eta aktibitateekin edertu zuten. Familia honen jatorria Gipuzkoako Lizartzan dago, baina Ameriketako adarra Peru, Ekuador eta Estatu Batuetaraino zabaldu da egun. Hurrengo bilkura Ameriketan egingo dute, baina familia hasia da jadanik Lizartzan biltzeko ideiarekin, 2010ean agian.
Lizarzaburu familiak Lima hirian egin du bere azken topaketa, senitarteko asko bildu zituen deialdi arrakastatsu batekin. Gipuzkoako Lizartza herrian sorburu duen saga honen adar amerikarrak harreman estu eta biziak mantentzen ditu 90. hamarkadan lehen bilkurak egiten hasi zirenetik. Gaur egun internet ere topagune bihurtu dute eta 'Lizartza_Klan' posta zerrendaren bitartez jakiten dute etengabe elkarren berri.

Limako bilkura hiriburuko elkarte batean egin zuten eta bertaratu ziren lizarzaburutarrek, gazte zein nagusi, egun honetarako bereziki diseinatutako elastiko beltzak jantzi zituzten. Lagun zaharrak agurtu eta bilkurara lehen aldiz zetozen senitartekoak ezagutzeko aukera eman zuen egunak. Jokoak eta aktibitateak egin zituzten eta eguna biribiltzeko lagunarteko bazkari emankor bat egiteko aukera ere izan zuten.

[Goiko irudian, topaketan egin zuten jardueratako bat]

Topaketa arrakastatsua izan zen, Jose Luis Lizarzaburuk EuskalKultura.com-i azaldu dionez. 'Adin guztietako familia kideak hartu dute parte elkarretaratzean eta Ameriketara etorri zen lehen Lizarzaburutarretatik hasita familiaren historia kontatu eta gogoratu ahal izan dugu'. Hurrengo topaketa Ekuadorren edo Txilen izango da, baina Jose Luisek azaldu duenez, Lizartzan bertan bilkura egitea ere pentsatzen hasiak dira jada, agian 2010ean.

[Goiko irudian bilkuraren irudi orokorra. Ezkerrean Lizarzaburu 2008 elastikoa ikus daiteke]

[Goiko irudian bazkariko mahaietako bat]

[Goiko irudian topaketan izan ziren Lizarzaburuetako batzuk]


Lotura interesgarriak

Lizarzaburu familiaren topalekua interneten
'Lizartza_Klan'

Lizarzaburutarren topaketa Liman, Perun
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia