euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugikorrentzako doako aplikazio berri batek Euskadiri buruzko turismo-gida eskaintzen du

2012/11/06

Webgune honetatik doan deskargatu daiteke aplikazioa
Webgune honetatik doan deskargatu daiteke aplikazioa

PUBLIZITATEA

De Paso Publicaciones enpresa bizkaitarrak duela astebete plazaratu du telefono mugikorrentzako aplikazio berria: Euskadiri buruzko doako turismo-gida, oraingoz soilik gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, eta ez oraindik euskaraz. Enpresak badu eskarmentua horrelako lanetan, izan ere, 18 urte daramatza Euskal Autonomi Erkidegoko hoteletan doan banatzen den paperezko gida egiten. Orain gida hori --Euskadiessencial-- teknologia berrietara egokitu du eta sarean da jada eskuragarri.

Bilbao, Bizkaia. About Basque Country Blog eta A Basque in Boise blogei esker jakin dugu Euskadiessencial aplikazioaren berri. De Paso Publicaciones enpresa bizkaitarrak plazatu du mugikorrentzako gida, eta berari esker Euskal Herriko zenbait eskualde ezagutu nahi dituzten bisitariek telefonoetan zuzenean ikusi ahalko dute informazioa. Gidak jatetxe, hotel eta leku interesgarrien zerrenda ohikoaz gain, beste aukera baliagarri batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, bidaia prestatzeko atala, ibilbideak, bidaiaren egutegia eta bidaia bera interneten partekatzeko aukera.

Aplikazioa smartphone eta Ipad gailuentzako garatu du enpresak eta gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez erabil daiteke. Aplikazioa deskargatzeko jo hona. Oraingoz, Araba, Bizkaia eta  Gipuzkoako informazioa eskaintzen du soilik. EuskalKultura.com De Pasorekin harremanetan jarri da eta gida beste euskal herrialdetara zabaltzeko asmoa agertu dute arduradunek.

Milioi bat irakurle

De Paso Publicaciones enpresak turismo giden munduan esperientzia zabala du. 1994ean hasi zen enpresa arlo honetan, euskal hoteletan banatzen den Euskadiessencial (paperezkoa) gida egiten. Gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoko 3, 4 eta 5 izarretako hoteletako 7.500 gelatan banatzen da gida, eta urtean zehar milioi bat irakurletik gora duela azaltzen dute arduradunek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia