euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Liburua aterako dute aurten Josu Legarreta eta Magdalena Mignaburuk La Platako Euzko Etxearen 80 urteko historiaz

2026/07/27

Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak dute Euzko Etxearen historia idazteko ardura
Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak dute Euzko Etxearen historia idazteko ardura

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. EEko Zuzendaritza Batzordeak hala eskaturik eta orain bi urte elkarteak ospatutako 80. urteurrenaren harira, La Platako Euzko Etxearen historia ari dira jasotzen liburu batera Magdalena Mignaburu historialari argentinarra eta 1986tik 2009ra Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izandako Josu Legarreta. “La casa de todos. Centro Basko Euzko Etxea de La Plata (1944-2024)" (Euskaldun guztion etxea. La Platako Euzko Etxea (1944-2024)” izenpean, udaberri honetarako (hego hemisferioan), udazkenerako (ipar hemisferioan) aurreikusten da aurkezpena.

Mignaburuk EuskalKultura.eus-i argitu dionez, “Zortzi atal izango ditu liburuak eta kapituluz kapitulu Euskal Etxearen historia jorratuko du, bere sorreratik gaur egun arte". “Ikerlan sakona egin dugu dokumentazioan zein testigantzetan oinarritua. Bi ardatz horietatik, erakundearen bilakaera aztertu dugu; bertan garatu diren eta gaur egun garatzen diren jarduerak deskribatzen ditugu eta sakondu egiten dugu Buenos Aires probintziako hiriburuan euskal identitatea eta kultura mantendu eta zabaltzeko egindako lanetan”.

Historiaren lekukoak

Liburuaren muina diren lekukotasunei dagokienez, Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeak proposatu zien idazleei euren testigantza eman zezaketen lagunen zerrenda. “Zerrendan Euskal Etxean egiten diren ekintza guztiak zeuden ordezkatuta. Hogei bat elkarrizketa atera dira, guztiak aberasgarriak oso. Nahiko nuke aipatu, gainera, elkarrizketatu guztiek gauza bera azpimarratzen dutela: euskal etxea bigarren etxea dutela… eta kasu batzuetan, lehena ere bai”, diosku Mignaburuk.

“Euren bizitza osoa Euskal Etxean bizi izan duten bazkideak ere elkarrizketatu, Clúa eta Aramayo familiak kasu. Iñakik (Aramayo), adibidez, kontatu digu bere ama haurdun zegoela Euskal Herritik Argentinara etorri zenean; Argentinan jaiotako lehen haur hori Bety zen, urte luzez Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide izan dena; eta bertako lehenengo emakume lehendakaria (eta oraingoz bakarra) izan dena”, kontatu digu historialariak, testuan irakurriko ditugun bizitza-istorioen adibide moduan.

Azpimarratzen du “idazte prozesua oso atsegina izaten ari d(el)a. Zalantzarik gabe La Platako Euzko Etxea erakunde aitzindaria izan da eta segitzen du izaten euskal gizataldearen barruan baina baita euskal kolektibitatetik kanpo ere. Kultur eta kirol arloetako lorpenak zenbatezinak dira… nazioarte mailako kirolariak dauzka, desgaitasuna duten pertsonentzako politikak daramatza, genero arloa, euskal liburutegien eta komunitateen topaketak, unibertsitateekin dituzten akordioak, dokumentuen digitalizazioa… 80 urte hauetan aurrerabideari ekin diote, eta ekarpen baliotsu eta eskuzabalak egin dizkiote euren euskal jatorri eta osagaiari, eta baita inguru argentinarrari ere. Seguru gaude guk bezala irakurleek ere gustura irakurriko dutela honen guztiaren berri eta atseginez jabetuko direla gutxika baina etengabe euskaldunok La Platan ipinitako hondar aleaz".

- La Platako Euzko Etxea Instagramen, centrobasko



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia