euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrontzi euskal folk taldeak Brasilen joko du asteburuan, aurretik Cabo Verden sei kontzertu eman ostean

2011/11/15

Korrontzi taldeko bost musikariak
Korrontzi taldeko bost musikariak

PUBLIZITATEA

Korrontzi taldea Cabo Verde eta Brasilen zehar bira egiten ari da egunotan, Sete Sois Sete Luas 2011 jaialdi erraldoiaren barruan. World music estiloko musika topaketa hau ekainaz geroztik ari da egiten munduko hamar estatutan (Brasil, Cabo Verde, Kroazia, Espaina, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Maroko eta Portugal) eta bere baitan 400 bat kontzertu eskaini dituzte ia 150 musikarik. Jaialdia asteburu honetan bukatuko da Brasilen eta bertan izango da, besteak beste, Korrontzi. Hiru kontzertu emango ditu taldeak Ceará hirian.

Donostia-San Sebastian. Korrontzi talde bizkaitarreko musikariak bidean dira berriz ere, Sete Sóis Sete Luas makrojaialdiaren azken atalean parte hartzeko. Korrontzik Italian, Kroazian, Frantzian eta Marokon jo du azken hilabeteetan, jaialdi honen barruan, eta euren emanaldiek izan zuten harrera ona dela eta azken txanpako kontzertuetara ere gonbidatu dituzte Cabo Verdera eta Brasilera.

Cabo Verde Afrikako kostalde atlantikoko irla multzoa da eta euskaldunak iragan asteburuan izan ziren bertan, euskal folka eta munduko beste musika batzuk uztartzen dituen euren musika aurkeztuz. Taldeak sei kontzertu eman ditu Santo Antão, Santiago eta Ilha do Fogo uhartetan, hilaren 11tik 14ra. Aste honetan Brasilen dira eta asteburuan jaialdiaren itxiera ekitaldiekin bat egingo dute Ceará-n, herrialdeko iparraldean. Ostiralean eta larunbatean Ceará-ko Cariri-n joko dute, eta igandean Aquiraz-en.

-Sete Sois Sete Luas jaialdiari buruzko informazio gehiago, hemen

Korrontzi taldea honakoek osatzen dute: Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa), Alberto Rodriguez (gitarra eta mandolina), Kike Mora (baxua, Iker Lope de Bergara (alboka, whistles, caramillo, xirula, txistua, ahotsa...) eta Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta perkusioa).

-Korrontzi taldearen webgunea, hemen
-taldearekin harremanetan jartzeko, idatzi e-maila hona

Korrontziren azken lana, Oinkari dantza taldearekin batera, 'Infernuko Hauspoa' da (bideoa):

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia