euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kokein talde eibartarrak apirilaren 6ra arte luzatuko den bira hasiko du aste honetan Japoniako sei hiritan barrena

2010/03/30

Talde euskaldunaren bira japoniarraren afixa
Talde euskaldunaren bira japoniarraren afixa

PUBLIZITATEA

Hamar urteko epean laugarren diskoa grabatzen hastekotan den talde euskaldunak egingo duen egiazko lehenengo nazioarteko bira izango da, orain artean Euskal Herrian eta hurbileko inguruan bakarrik ibili baita. Atzo abiatu ziren Euskal Herritik, bihar asteazkena lehenengo emanaldia egin eta apirilaren 6ra arte, zazpi eguneko epean, orotara sei kontzertu eskaintzeko. Kantu bat prestatu dute japonieraz: "Ahoskerarekin asmatzea espero dugu eta bertakoek gustukoa izatea". Itzulitakoan euren laugarren diskoa prestatzeari ekingo diote eta, nork daki, agian izaten ahal du keinu japoniarren bat.

Eibar, Gipuzkoa. Honelako bidaia batek ekartzen dituen ordu-aldaketa eta egokitzeetatik doitzeko ia denborarik gabe, Euskal Herritik atzo abiatu eta bihar bertan, asteazkena, lehenengo kontzertua emango dute talde eibartarra osatzen duten gazteek: Zaloa (kantaria), Txitxes eta Iker (gitarrak), Jatsu (baxua) eta Lete-k (bateria). Euskaraz kantatuko dituzten aireak, eurekin batera joko duten taldeen bestelako hizkuntzekin nahasiko dira, oso erritmo bizia hartuko duen euren bidaian, sei emanaldi egokituko baitzaizkie zazpi eguneko epean.

Japonian segituko duten emanaldi-egutegia, hiriak, tenoreak eta datak bilduz, euren webgunean (www.kokein.com) irakur daiteke, hemen. Hiri ibilbideari dagokionez, honakoak bilduko ditu:  Tokyo-Naruse, Aichi-Nishio, Aichi-Toyota, Nagoya-Imaike, Mie-Tsu eta Tokyo-Shinjuku.

-Euren kantuak entzuteko: http://www.myspace.com/kokein
-Kokeinen kantuen hitzak: http://eu.musikazblai.com/kokein
-Taldearen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=gOgjDai9rYY
-Euren hiru diskoak: http://www.hotsak.com/artistak/kokein
-Japonicus-en eskutik: http://www.japonicus.com/#シーン_1



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia