euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zazpi kontzertu eskainiko ditu datorren astetik aurrera Argentinan eta Brasilen

2007/08/30

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurreko emanaldi bat (argazkia EOS)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aurreko emanaldi bat (argazkia EOS)

PUBLIZITATEA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere sorreraren 25, urteurrena betetzen du aurten eta hori ospatzeko antolatu dituzten ekitaldien artean nazioarteko bira bat egingo dute Hego Ameriketara. Bidaia irailaren 9tik 19ra izango da eta euskal musikariak Brasil eta Argentinan arituko dira. FEVAk, Argentinako euskal etxeen federazioak, jakinarazi duenez, herrialde honetako kontzertuak Rosarion eta Buenos Airesen izango dira. Brasilen Sao Paulo, Santos eta Blumenaun arituko da orkestra.
Azkeneko txanpan daude Euskadiko Orkestrak bere 25. urteurrena dela aurten antolatu dituen ospakizunak. Amaitu aurretik, ordea, bi hitzordu garrantzitsuri ekin behar diote orkestrako kideek: alde batetik Francisco Escuderoren 'Gernika' operaren grabazioa, eta bestetik Hego Ameriketara ekarriko dituen nazioarteko bira. Orkestrak bere historian egiten duen hamabigarren nazioarteko bira izango da hau eta Brasil eta Argentinara ekarriko ditu musikariak.

Bira datorren asteko igandetik hasita, alegia irailaren 9tik, 19ra bitartean egingo dute eta lehendabiziko emanaldia Brasilen izango da. Orkestrak Brasil bisitatzen duen lehen aldia da hau eta ziurrenik bertako euskaldun asko kontzertuotara hurreratzeko irrikitan izango dira. Irailaren 9an bertan Sao Paulon egingo dute lehen emanaldia. Astelehenean, 10ean, Santos hirira joko dute, portu garrantzitsu honetan beste kontzertu bat eskaintzeko.

Gilbert Varga maisua zuzendari

Astearte eta asteazkenean, 11 eta 12, orkestra Sao Paulora itzuliko da eta bertan Mozarteum Brasileiro zikloan parte hartuko du. Ziklo hau Hego Ameriketako musika klasiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Brasileko ibilbidearekin bukatzeko orkestrak azken emanaldi bat eskainiko du Blumenau hirian, Santa Catarina estatuan.

Ondoren musikariak Argentinara joango dira eta 17an, astelehena, kontzertua eskainiko dute Rosarioko Astengo Fundazioaren Auditorian. Biharamunean, 18an, Buenos Airesen izango dira eta Nuova Harmonia zikloan parte hartuko dute Coliseo Antzokian egingo duten emanaldiarekin. Itzuli osoak baitaratzen dituen zazpi kontzertuotan Gilbert Varga izango dute zuzendari, baina programa eta solista desberdinak aurkeztuko dituzte.


Lotura interesgarriak

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
www.euskadikoorkestra.es

EOSek Aita Madinaren Argentina eta AEBetako lanak bildu ditu
EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko azaroaren 11an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia