euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Goihata, euskal itzulpengintza enpresak, doako euskara-japoniera hiztegia diseinatu eta sarean jarri du

2008/01/24

Hiztegia japoniar hizkuntza eta kulturara hurbiltzeko ate bat izan daiteke
Hiztegia japoniar hizkuntza eta kulturara hurbiltzeko ate bat izan daiteke

PUBLIZITATEA

Sarean dagoen lehen euskara-japoniera hiztegi eta baliabidea da hau, Goihatako arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Enpresa honek itzulpengintza lanak eta Japonia eta Euskal Herriko enpresen harremanetarako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu. Hiztegiak 20.000 termino biltzen ditu dagoeneko, baina Wikipedia erako kolaborazioarekin etengabeko berrikuntza eta hobekuntza izango duela espero dute egileek.
Hiztegia izena jarri diote, baina egiaz software librean sortutako elkarlanerako plataforma omen da, zehaztu dute arduradunek. Horrek esan nahi du erabiltzaileek parte har dezaketela hiztegia eraikitze eta garatze lanetan, beraien ekarpenekin hiztegia osatuz. Horrela kolaboratu nahi dutenek Goihatarekin harremanetan jarri behar dute eta enpresak hiztegiaren 'tripetan' sartzeko pasahitzak emango dizkie.

Euskarazko hitzen bat japonieraz nola esaten den (edo alderantziz) bilatzen dutenek ere oso erraz lortuko dute. Hiztegiaren webgunean sartu eta bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duten aukeratu beharko dute. Japonierazko hitz bat bilatu nahi izanez gero, zein idazkeran egingo duten aukeratu beharko dute: Kanji (piktograma), Kana (Hiragana, silaba alfabeto japoniarra) edota Romaji (erromatar alfabetuan hitzan izango lukeen ahoskera). Honezaz gain irudiak, bideoak eta ahoskera ereduak ere jarriko dituzte sarean datozen asteetan.


Lotura interesgarriak

Goihata
www.goihata.com

Euskara-Japoniera hiztegia
20.000 termino

Euskal abizenak japonierara itzulita
Goihataren blogean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia