euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trikizio musika taldea AEBetara doa, kontzertuak emango ditu Kaliforniako Bakersfield-en eta Nevadako Renon

2008/10/20

Trikizio taldeak Genevan (Suitza) eman zuen kontzertu batean.
Trikizio taldeak Genevan (Suitza) eman zuen kontzertu batean.

PUBLIZITATEA

Trikizio taldea ezaguna da Euskal Herriko plazetan. Euskal Herriko erromeria askotan parte hartu izan dute eta esperientzia zabala daukate jaiei giroa jartzeko orduan. Urriaren 22an eta 24an Bakersfield-en (Kalifornia) joko dute, Euskal Etxean eta Noriega euskal hotelean, hurrenez hurren, hirian 'Euskal Herria Mugaz Gaindi Mintegia' egiten ari dela-eta, eta azaroaren 8an Renon, bertako San Martin jaia eta NABO bilerarekin batera. Urriaren 21etik azaroaren 9ra luzatuko den bidaian oporrak eta euskal bilerak musikaz janztea tartekatu behar dute Trikiziokoek.

Donostia, Gipuzkoa. Erromeriaz-erromeria eta jairik jai jarduten dute uda osoan zehar Euskal Herriko herri ezberdinetan jotzen. Kitarra, bateria, baxua eta eskusoinuaz bazterrak alaitzen ohituak daude. Urriaren 21etik azaroaren 9ra bitartean AEBetan egongo dira, Bakersfield-en (Kalifornian) eta Renon (Nevadan). Bakersfield-en urriaren 22an (arratseko seietan) eta 24an (gaueko hamarretan), 'Basques in the West' V. Mugaz Gaindi Mintegiaren barruan eskainiko dituzte kontzertuak eta Renon, berriz, bertako Euskal Etxearen San Martin jaia eta NABOren udazkeneko bilerarekin batera, azaroaren 9an. Bidaia urriaren 21ean hasi eta azaroaren 9an amaituko dute.

EuskalKultura.com Trikizio taldeko Xabier Arakama-rekin aritu da bira honi buruz solasean. Arakamak AEBetako euskal etxeak ezagutzen dituela adierazi du eta lehenengo piezatik giroa berotzen hasten dela aitortu du: 'lotura nostalgiko bat bada Diasporako euskaldunengan eta trikiti doinu bat edo kanta euskaldun bat jo orduko alaitasuna eta festa giroa nagusitzen dira. Finean, 'zortzigarren probintzia da', adierazi du. Aurreko egonaldietan, 1998an eta 2001ean harreman estuak egin zituela agertu du Arakamak eta 'nahiz eta kontzertuak eskaintzeaz gain oporretara ere bagoazen, orduko esperientzia errepikatzea oso positiboa izango litzateke' aitortu du.

Aurreko bidaietatik badaki Arakamak AEBen berri. Esperientzia horretatik abiatuz eta kontzertu hauek emateko xedearekin izango dira AEBetan, baina baita leku berriak ezagutu eta Kalifornia bisitatzeko. Arakamaren esanetan, 'kontzertuak bidaiaren hasieran eta bukaeran direnez, opor batzuk pasatzeko intentzioa dugu. Taldekide batek familia du bertan eta ongi etorriko zaigu haiek bisitatzeko'.

Lotura interesgarria: Trikizio taldea

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia