euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BdB donostiar piano bikoteak Estatu Batuetan kontzertu bira hasiko du gaur Dallasen egingo duen emanaldiarekin

2007/11/03

BdB pianojoleak
BdB pianojoleak

PUBLIZITATEA

Maria Jose Barandiaran eta Maria Jose de Bustos pianojoleak Estatu Batuetan bira egiten ari dira egunotan. Lehen emanaldia gaur bertan egingo dute Dallasen eta datozen egunetan San Franciscon, San Diegon eta Bostonen eskainiko dituzte kontzertuak. Bikoteak ibilbide luzea du eta eskarmentu handia Euskal Herritik kanpoko kontzertuetan, hala nola Europa, Ekialde Urbilean, Hego Ameriketan eta Asian. Gaurko kontzertua Estatu Batuetako debuta izango da beraientzat.
BdB donostiar pianojole bikoteak lau kontzertuko bira egingo du Estatu Batuetan datozen egunetan. Gaur bertan egingo dute lehen emanaldia, Dallasen. Maria Jose Barandiaranek eta Maria Jose de Bustosek Latino Cultural Center aretoko oholtza gainean egingo dute euren debut estatubatuarra, arratsaldeko zazpi t'erdietana.

Bigarren emanaldia datorren ostegunean, azaroaren 8an, izango da, San Franciscon. Donostiarrek El Presidio auditorioan emango dute kontzertua, arratsaldeko zortzietan. Biharamunean, azaroaren 9an, bikotea San Diego hirira joango da, Shiley Theater-en emanaldia eskaintzeko arratsaldeko zortzietan. Azken kontzertua Boston hirian izango da, Museum of Fine Arts-eko Remis Auditorioan, zortzi t'erdietan.

Nazioarteko ibilbide zabala

BdB bikoteak entzutea du nazioartean eta herrialde desberdinetako agertokietan sarri aritu da: Euskal Herrian, Madrilen, Bartzelonan, Europan (Paris, Lisboa, Manchester, Atenas, Riga, Milan, Mosku, Bucarest, Sofia, Lyon, Tolosa...), Ekialde Hurbilean (Amman, Kairo, Damasko, Beirut, Alejandria, Istanbul...), Hego Amerikan (Buenos Aires, Neuquén, Txileko Santiago, Viña del Mar, Montevideo, La Habana…) eta Asian (Beijing, Manila, Hanoi, Haiphong...). Estatu Batuetako biraren ondoren Indiara joango dira, New Delhin eta Calcutan emanaldiak eskaintzeko.


Lotura interesgarriak

BdB bikotearen webgunea
www.bdbduo.com

San Franciscoko kontzertuaren datu gehiago
http://sf.funcheap.com


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia