euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Sarrionandia: "Espainolak libreago izango dira euskaldunek nahi dutena askatasunez erabaki dezaketenean"

2013/03/07

El Correo egunkariak plazaratu duen elkarrizketan Sarrionandiaren argazki batekin eginiko jolasa
El Correo egunkariak plazaratu duen elkarrizketan Sarrionandiaren argazki batekin eginiko jolasa

PUBLIZITATEA

"Moroak gara behelaino artean?" liburua katalanez argitaratu dela eta, elkarrizketa bi eman ditu berriki Joseba Sarrionandia idazle iurretarrak; bata El Correo egunkariari eta bestea Gara egunkariari. Biak ala biak interesgarriak dira oso, gutxitan izaten baita 1985az geroztik ihes eginda dagoen idazlearekin elkarrizketak irakurtzeko aukerarik. Jarraian bi elkarrizketa horien loturak ematen ditugu (gaztelaniaz dira) eta baita ere azken urteetan Sarrionandiak eskaini dituen beste bi, euskaraz.

Donostia-San Sebastian. "Moroak gara behelaino artean?" liburua katalanez argitaratu berria da, orrialde hauetan aipatu izan dugunez, eta kari horretara Joseba Sarrionandia idazleak bi elkarrizketa eman ditu azken egunotan. 

Gaztelaniaz dira biak, baina, interesgarri iritzi diegunez, jarraian artikulu horietarako loturak ematea erabaki dugu, gure irakurleen interesa erakar dezaketelakoan. Hona (on egin!):

-Joseba Sarrionandia: "Los españoles serán más libres cuando los vascos puedan decidir libremente lo que quieren" (El Correo, 2013/02/25)

-«Un pueblo no se va pareciendo a lo que recuerda, sino a lo que va haciendo» (Gara, 2013/03/03) 

Horiez gain, idazleak azken urteetan eman dituen beste bi elkarrizketa ere bildu ditugu, oraingoan euskaraz:

-Joseba Sarrionandia: “Eliza eredu ederra da estatuarentzat.” (HAUSnART, 2011ko apirila)

-
Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?” (Zu Zeu, 2011/06/08, "Les Inrockuptibles" aldizkaritik euskaratua)


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia