euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator Cañuelaseko Denak Bat-en Aberri Eguneko Dantzari Topaketa: jaia apirilaren 6 eta 7an izango da

2013/03/07

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko gazteak VI. Topaketaren azken dantzan (argazkia EuskalKultura.com)
Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko gazteak VI. Topaketaren azken dantzan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Zazpigarren urtez jarraian bilduko dira Buenos Aires probintziako Cañuelas herrian inguruko euskal etxeetako gazte dantzariak Aberri eguna ospatzeko. Aurtengo deialdia, apirilaren 6 eta 7an izango da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aldaketa gutxi asteburuko egitarauan: ordezkaritzen harrera larunbat goizean; dantza emanaldia iluntzean eta agurra igande eguerdian. Vaucherren prezioari dagokionez, 320 peso, dantzari eta zuzendarientzat, eta 350, lagunentzat.

Cañuelas, Argentina. Urteroko hitzordua, berehala, apirilaren 6 eta 7an gauzatuko da Cañuelasen, bertako Denak Bat Euskal Etxeak antolaturik. Dantzarien Eskualde Topaketa honek bi helburu argi ditu: batetik, hainbat euskal etxetako gazteak biltzea, Euskal Astera joateko 'itxaronaldia' laburtze aldera [bide batez, baieztatu dute dagoeneko aurtengo Euskal Aste Nazionaleko data: urriaren 11, 12 eta 13a, Cordobako Villa Marian]; beste alde batetik, Aberri Eguna bera ospatzea.

Egitarauak betiko hurrenkerari jarraituko dio. Larunbat goizean hasiko dira biltzen neska-mutilak Smata-ko instalazioetan eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 5ak inguruan, euskal etxera abiatuko dira 6:30etan kalejirarekin hasteko. Dantza eginez eta abestuz helduko dira San Martin Plazara bertan dantza emanaldia egiteko, herritarrak ere gonbidatu. Plazaren aurreko tauletatik euskal etxeeetako dantzariak pasatuko dira eta ikuskizuna bukatzean, erromeria lehertuko da euskal etxearen egoitzan.

Vaucherren prezioa ere plazaratu berria da. Dantzari eta dantza taldeetako zuzendarientzat, larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria, 320 peso; lagunentzat, zerbitzu berarekin, 350. Informazio gehiago eskuratzeko, margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar helbideetara idatzi.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia