euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak mokadurik goxoena aukeratuko du antolatu duen lehenengo Pintxo Lehiaketan

2008/07/29

Toki Ederreko Igo Pintxo Lehiaketaren afitxa
Toki Ederreko Igo Pintxo Lehiaketaren afitxa

PUBLIZITATEA

Pintxoak jateko euskal ohitura Argentinan sustatu eta hedatzeko, Toki Eder Euskal Etxeak lehenengo pintxo lehiaketa bat antolatu du José C. Paz-en. Edonork parte hartu dezake bertan eta irabazleak ehun pesoko saria jasoko du. Euskal Etxeko hiru kidek osatuko dute epaimahaia eta euren ardura izango da pintxoak dastatu eta onena aukeratzea. Izena emateko epea abuztuaren 12an bukatuko da eta hitzordu publikoa, abuztuaren 16an, arratsaldeko 7etan izango da, Toki Eder Euskal Etxean.

José C. Paz, Argentina. "Pintxoa oso mokadu tipikoa da Europako euskal gastronomian. Ohitura arrunt baino arruntagoa da Euskal Herrian aperitibo legez tabernetako barratik pintxoak hartzea, baxoerdiaz edo zuritoaz lagunduta. Euskaldunek hain gustukoa duten plater hau prestatzeko ogi-xerra eta gainean jartzeko osagaiak baino ez dira behar pintxo xinpleenen kasuan. Osagaien artean, ohikoenak arraina, tortilla, piper beteak eta kroketak dira". Honainokoak (euskal) argentinar bati pintxoa zer den azaltzeko balio dezake. Eta tankera honetako azalpenak entzungo ditugu José C. Paz-en datozen asteotan.

Izan ere, "pintxoak jateko ohitura berreskuratzeko edo bultzatzeko asmoz", José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak Pintxo Lehiaketa antolatu du. Edonork parte hartu dezake, baina halako ideia izan dezaketenek kontuan hartu behar dute izena emateko epea abuztuaren 12an bukatuko dela. Partaide bakoitzak gehienez bi pintxo ezberdin aurkeztu ahal izango ditu, eta mota bakoitzeko hiru egin beharko ditu, epaimahaiko hiru kideek dastatu ahal izan ditzaten.

Lehiakideek aukeratu duten izengoitia eta pintxoari ipini dioten izena gutun-azal baten kanpoko aldean idatzi beharko dute, eta barruan, karta tamainako orri batean, euren benetako izen-abizenak eta pintxoaren errezeta. Lehiaketaren irabazleak ehun pesoko saria eta diploma jasoko ditu. Parte hartzaileek pintxoak eginda eraman ditzakete Euskal Etxera edo, bestela, hitzorduaren egunean Euskal Etxean bertan prestatu. Kasu horretan, kontuan izan beharko dute pintxoak arratsaldeko 7ak baino lehen prest izan beharko dituztela. Hitzordua abuztuaren 16an izango da, arratsaldeko 7etan, Toki Eder-en egoitzan, José C. Paz kaleko 2120 zenbakian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia