euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeko dantzariek bizipen eta argazkiak partekatzen dituzte taldearen blogean

2008/05/19

Nerea, Grilla, Oski, Itziar, Grillo, Leonela, Valeria eta  Manuel Cañuelaseko Dantzari Egunean
Nerea, Grilla, Oski, Itziar, Grillo, Leonela, Valeria eta Manuel Cañuelaseko Dantzari Egunean

PUBLIZITATEA

Argentinako Jose C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak dantza talde gazte eta bizia du eta elkartearen ordezkari bikainak dira hainbat ekitaldi eta dantza emanaldietan. Dantzari gazteek gainera blog bat sortua dute eta bertan euren bizipenen berri ematen dute, ekitaldietako pasadizoak eta argazkiak erakutsiz. Azken ekitaldietako bat Cañuelasen egin zen Dantzari Eguna 2008 izan zen eta argazkiak sarean ikus daitezke jada.
Toki Ederreko dantzarien blogaren bitartez bazkide gazte hauek euskal etxeko beste lagunekin harremana mantentzen dute eta sistema, gainera, elkartearen ekitaldien berri emateko bide ezinhobea bilakatu da. Ekainari begira, blogean zenbait hitzordu aipatzen dira. Lehenengoa, ekainaren 8an ospatuko den Euskal Etxearen 12. urteurrenaren jaia.

Ekitaldiaren ardatza lagunarteko bazkari bat izango da eta baita arte eta dantza erakustaldi bat ere. Jaia Jose C. Pazeko Altube klubean egingo dute. Ekainaren 27an, aldiz, 'Euskal Zinea Bideoan' zikloari hasiera emango zaio, Esther Yarritu irakaslearen gidaritzapean. Lehen saio honetan 'El espíritu de la colmena' filma izango da ikusgai eta ondoren askari bat egingo dute.

Une ederrak Dantzari Egunean

[Danborradaren erakustaldia Cañuelaseko Dantzari Egunean (argazkia TokiEderBlog)]

Blogean irakurgai dauden azken berrien artean, dantzariek joan den apirilaren 12 eta 13an Cañuelaseko Dantzari Egunean hartutako argazkiak sareratu dituzte. Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak antolatu zuen dantzari topaketa hau eta bertan Mar del Plata, Chascomús, La Plata, Saladillo, Arrecifes, Lomas de Zamora, Pergamino, General Villegas, Cañuelas eta Jose C. Pazeko taldeak bildu ziren. Dantzariek lan ederra egin zuten euren erakustaldian eta beste euskal etxeetako kideekin bildu eta esperientziak partekatu ahal izan zituzten.


Lotura interesgarriak

Toki Ederrreko Dantzarien bloga
www.dantzarisdetokieder.blogspot.com

Dantzari Eguna Cañuelasen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 10ean

Euskararen Eguna José C. Pazen eta Viedma y Patagonesen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia