euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztelubideko koralak meza abestua eta egun osoko plan girotua agintzen du Shanghain, bertako EEaren eskutik

2009/10/14

Shanghaiko Txinako Euskal Etxearen logoa
Shanghaiko Txinako Euskal Etxearen logoa

PUBLIZITATEA

Bisita luzatuko diete Donostiako Gaztelubideko abesbatzako kantari eta lagunek Shanghaiko Euskal Etxeko euskaldunei. Datorren igandean, urriaren 18an izango da, eta egun osoko kantu giroa agintzen du heldu zaigun gonbidapenak. Ekitaldiak goizeko hamarretan hasiko dira, talde bisitaria Shanghaiko Euskal Etxearen egoitzara iritsi eta harrera ekitaldia egingo zaionean. Eguerdian, ostera, meza abestua gauzatuko du koralak, Saint Peter elizan. Ondotik, senidetasun bazkaria egingo da Chinoise Story jatetxean, kantuak eta ikuskizuna barik 'entzunkizuna' programako parte. Shanghaira hurbiltzen diren Txinako euskaldunek denbora luzean gogoan gordeko duten oroitzapenaren itxura hartua du hitzorduak. Euskal Etxetik, baina, bazkarirako erreserbak astearte gaueko hamarrak aurretik egitea eskatzen dute.

Shanghai, Txina. Bertako Euskal Etxetik adierazi zaigunez, hona datorren igandean, urriak 18, Gaztelubideko Abesbatzako lagunak Shanghaira egingo duten bisita dela-eta antolatutako egun oso egitaraua: 

-10:00etan, Shanghaiko Euskal Etxeari bixita, eta hamaiketako txikia

-12:00etan, Saint Peter's Elizan meza abestua. Mezan Gaztelubideko Abesbatzak parte hartuko du kantu batzuen bidez (Helbidea: 270 Chongqing Nan Lu)

-14:00etan, Bazkaria Chinoise Story restaurantean, eta bazkal-osteko kantu saioa Abesbatzaren eskutik. (Helbidea: Jin Jiang Hotel Shanghai, 59 Maoming Nan Lu)

Euskal Etxetik, elkarteko kide eta lagun guztiei gonbidapena luzatzen zaie igandeko ekitaldietan parte hartu dezaten. "Hori bai, bazkarira etortzera animatzen zareten guztiak mesedez biharko konfirmatu mail bidez etortzekoak zaretela (restaurantean erreserba egin ahal izateko). Bazkarira izen emateko azken eguna asteartea izango da, urriak 13 gaueko 22:00tan", azaldu eta adierazi dute bertatik.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia