euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak 2009ko Euskal Asteko behin betiko egitaraua plazaratu du

2009/10/13

Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen egoitza
Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen egoitza

PUBLIZITATEA

Jakina denez Buenos Aires probintzia hego-mendebaldeko Bahia Blanca hirian izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala eta horri dagokionez plazartu berria du bertako Union Vasca Euskal Etxeak urriaren 26tik azaroaren 1era arte garatuko den hitzordu horren behin betirako egitaraua. Ekitaldiak urriaren 26an, astelehenez, hasiko dira Euskal Baserriei buruzko argazki erakusketa batekin Euskal Etxearen egoitzan; eta igandez, azaroaren 1ean bukatuko, ohiko senidetasun bazkariarekin, FISA delako aretoan.

Bahia Blanca, Argentina. Hona, batetik, hilabete honen amaieran Bahia Blancan egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitarauaren azken eguneraketa, ustez behin betikoa dena, antolatzaileek emandako informazioaren arabera; eta, ondotik, voucher, edo paketeen prezioak, hauek ere baldintza berberetan emanak.

EGITARAUA

Astelehena, urriaren 26a

-18:00 Euskal Baserrien argazki erakusketa Euskal Etxean

Asteartea, urriaren 27a

-16:00 Haurrentzako Ongipasa Tailerra MBBko Areto Xurian

Asteazkena, urriaren 28a

-11:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
-16:00 Munduko Euskal Etxeen Elkartearen bilkura Euskal Etxean
-18:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean

Osteguna, urriaren 29a

11:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
10:00 Munduko Euskal Etxeen Elkartearen bilkura Euskal Etxean
16:00 Munduko Euskal Etxeen Elkartearen bilkura Euskal Etxean
18:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
21:00 'Mendi Mendiyan'en emanaldia Bahia Blancako Udal Antzokian

Ostirala, urriaren 30a

08:00 Harrera ordezkaritzei Euskal Etxean
11:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
12:00 Herri kirolen erakustaldia (Gipuzkoako HKen Federazioa) FISAn
12:00 Enpresari bilerak BBko Portuko Auditoriumean
13:00 Bazkaria Euskal Etxeekin FISAn
16:00 Haurrentzako Ongipasa Tailerra Euskal Etxean
16:00 Mus partidak euskaraz Euskal Etxean
16:00 Txistu tailerra Euskal Etxean
17:00 Euskarazko ikasjokoen tailerra Euskal Etxean
17:00 Abesbatzen topaketa Euskal Etxean
18:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
19:00 Euskal Etxeen biltzea FISAn
20:00 Urkoren emanaldia FISAn
22:00 Euskal Etxeen afaria FISAn
00:00 Erromeria eta Laket-en emanaldia FISAn

Larunbata, urriaren 30a

08:00 Harrera ordezkaritzei Euskal Etxean
08:00 Euskal Liburutegien bilkura Euskal Etxean
09:00 FEVAren bilkura Euskal Etxean
10:00 Mus partidak euskaraz Euskal Etxean
10:30 Zuzendarien bilkura Euskal Etxean
11:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
11:00 Danborrada tailerra Euskal Etxean
12:00 Herri kirolen erakustaldia (Gipuzkoako HKen Federazioa) FISAn
13:00 Euskal Etxeen bazkaria FISAn
17:00 Euskal Etxeen biltzea FISAn
17:30 Kalejira BBko kaleetan zehar
18:00 Nazioarteko Paleta Txapelketa, emakumeak, Euskal Etxean
20:00 Euskal Etxeen Jaialdia FISAn
23:00 Euskal Etxeen afaria FISAn
24:00 Erromeria eta Laket-en emanaldia FISAn

Igandea, azaroaren 1a

11:00 Meza Mesedeetako Amaren Katedralean
12:00 Herri kirolen erakustaldia (Gipuzkoako HKen Federazioa) Plazan
12:30 Plaza dantzak Rivadavia Plazan
14:00 Euskal Etxeen bazkaria eta Euskal Astearen amaiera FISAn

VOUCHER-AK (paketeak)

Dantzarientzat:

-ostiral, larunbat eta igandea, lo egiteko lekua barne 390 peso
-
larunbata eta igandea, lo egiteko lekua barne 260 peso

Laguntzaileak, liburuzainak, abesbatzakideak, Euskara ikasle-irakasleak*:

-ostiral, larunbat eta igandea, lo egiteko lekurik gabe 300 peso
-
larunbat eta igandez lo egiteko lekurik gabe 220 peso

 (*)  Lo egiteko lekua laguntzaile, liburuzain, abesbatzakide... berak erreserbatuko du, Euskal Etxeak banatutako hotel zerrendari erreparatuz

Voucher-ik gabekoentzat prezioak banaka hartuta:

-Ostiraleko erromeria eta Urkoren emanaldai 30 peso
-
Antzerki emanaldia, erromeria eta Laket larunbatean 30 peso
-
Igandeko bazkaria $120

Prezioak alda daitezke

Xehetasun gehiago eskuratzeko, idatzi hona: semanavasca@unionvasca.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia