euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idiazabal gazta dastaketa eta futbol txapelketa bat, Txinako Euskal Etxeak ekainean egindakoen artean

2009/07/03

Shanghaiko Euskal Etxeko kideak, serio demonio eta buru belarri, gazta dastaketari ekiten. Txantxa gutxi gazta kontuetan (argazkia Shanghaiko Euskal Etxea)
Shanghaiko Euskal Etxeko kideak, serio demonio eta buru belarri, gazta dastaketari ekiten. Txantxa gutxi gazta kontuetan (argazkia Shanghaiko Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Zalantzarik ez da Shanghaiko Euskal Etxekoei ez zaiela irudimena eta ekimena falta egiten dituzten gauzetan. Amaitu berria den ekainean burutu dituzten ekintzen artean Idiazabalgo gazta dastaketa bat egon da, eta baita Txile-Katalunia eta Euskal Herriaren arteko futbol txapelketa triangeluar bat. Biak arrakastatsuak izan dira, euren helburu nagusia bete baitute: ongi pasatzea lagunartean, hurkoekiko harremanak landuz eta Txinan egonik ere bertako ohiturekin batera euren sorterrikoak ere praktikatuz.

Shanghai, Txina. Idiazabal gazta dastaketa bat Txinan? Zergatik ez, baldin eta 1) Euskal Etxeko zenbait kide gaztazalek Euskal Herrira egiten dituzten bidaietan Idiazabalgo gazta desberdinak lortu eta ezkutuan txinaratzen dituzten 2) epaimahaikide izan eta gaztak dastatzeko sakrifizioa egiteko prest dagoen taldetxo bat osatzen bada 3) biltzen bada epaimahaikide horien iritzia baieztatu edo errefusatzeko prest dagoen jende gehiago (publikoa) hauek ere dastatzeko eskubidez, jakina. Emaitza, dastaketa partaidetu bat, tripazain edo gastronomiazaleen gustuko ekitaldi jator bat. 

2009 Shanghai Euskal Etxea futbol

[Ezkerretik eskuinera, futbol triangeluarrean parte hartutako taldeak: Katalunia, Euskal Herria eta Txile]

Gazta dastaketa (gazta, gaxna, gaztaia...) ez da izan, ordea, euskal etxe txinatarrak egin duen ildo bereko lehena, aurretik ere, filosofia berarekin, beste euskal mozkin edo produktuen dastaketak ere eginak baitituzte Txinako Euskal Etxean. Bildu zirenak, oraingoan, gaztez eta gazta dastaketez sarrera hitz batzuk entzun eta gai berari buruzko bideo bat ikusi zuten. Ondoren, epaimahaiko zortzi kideek dastaketari ekin zion. Puntuen batuketa egiten zen bitartean, publikoak ere dastatu ahal izan zituen aurkeztutako gaztak, eta hori guztia gose-piztaile, barbakoa bat egin zen ondoren. Gazta txapelduna Mikel Plazaolak ekarritakoa izan zen. Finaleraino iritsitako lau gaztak, bestalde, enkantean atera ziren.

Futbolean euskaldunak txapeldun

Ekainean garatutako beste ekimenetako bat futbol txapelketa triangeluar bat izan zen, Txile, Katalunia eta Euskal Herria partaide. Egun izugarri beroa lagun --etsai?--, munduko ur botila guztiak ez zuren aski izan jokalarien egarria amatatzeko. Partiden emaitzak: Txile vs Euskal Herrria=1-4 / Euskal Herria vs Katalunia=3-1 / Katalunia vs Txile= 1-5.

Informazio gehiago Euskal Etxearen blogean: http://blog.chinaeuskaletxea.info



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia