euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabonetako zorion txartelak zuk zeuk egin eta koloreztatu nahi al dituzu? Sartu Kolorekolore webgunean!

2013/12/09

Inprimatu, tolestu eta kitto! Horra hor Gabonetako zorion-txartel dotore bat! (irudia Kolorekolore.com)
Inprimatu, tolestu eta kitto! Horra hor Gabonetako zorion-txartel dotore bat! (irudia Kolorekolore.com)

PUBLIZITATEA

Aurki bertan ditugu Eguberriak eta, egun horietan familiakoak eta gertukoak zoriontzeko euskarazko txartelen bila hasiko dira Diasporako euskaldun asko eta asko. Horretarako aukera polita izan daiteke KoloreKolore.com webguneak proposatzen duena: bertatik hartu eta inprimatzea txartela, edo, are hobe: etxeko txikien inprimatu eta etxeko txikiek margotu dezatela. Eta gainera doan! Horrez gain webgunean umeentzako Olentzero eta Mari Domingiren karetak ere inprimatu eta koloreztatu daitezke.

Donostia-San Sebastian. Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunentzako Eguberriak sasoi oso berezia da. Eurentzako eta Euskal Herriko edonorentzako ere proposamen polita dakar Kolorekolore.com webguneak: Gabonetako zorion txartelak guk geuk egitea!

Webgunean Gabonetarako (eta baita beste zenbait egun berezietarako) postalak egiteko aukera eskaintzen da. Oso erraza da: postal bat aukeratu, DinA4 tamainako orri batean inprimatu, tolestu eta kitto! prest daukazu Eguberrietako txartela! Beste aukera bat, umeek koloreztatzeko postalak aukeratzea da. Etxeko txikiek eskertuko dute denborapasa!

Umeentzako ere, webguneak beste aukera polit bat eskaintzen du: pertsonaia mitologikoen karetak egitea. Kasu honetan ere, kareta orri batean inprimatu eta ondoren txikiek koloreztatzeko aukera dago.

Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzen du webgunea, Hik Hasi eta TtiKlik.com Elkargunearekin batera. Horrez gain, ekimen hau lagundu nahi izanez gero, sustatzaile bihurtzeko aukera dago (sustatzaileak gainera marrazkiaren gaia proposa dezake!).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia