euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eguberriak euskaraz zoriondu nahi? Honatx sarean topa daitezkeen doako euskal postal birtualen zerrenda

2011/12/02

HABEren Ikasbil webguneko Eguberriko postal bat
HABEren Ikasbil webguneko Eguberriko postal bat

PUBLIZITATEA

Abendua hasi berria da eta datozen jai egunei begira zenbait izan dira gure irakurleen artean lagunak eta senitartekoak zoriontzeko euskal postal birtualei buruz galdezka hasi zaizkigunak. Urtero egiten dugun artikulua da hau, eta urtetik urtera postal eta ideia berriak aurkitzen ditugu. Nahikoa dira minutu batzuk maite ditugunei besarkada birtual bat bidaltzeko, gogoan ditugula jakinarazteko. Datozen egunetan etxeko txikientzako Olentzerori buruz sarean topa daitezkeen webgune eta baliabide zerrenda ere bilduko dugu.

Donostia-San Sebastian. Egunotan asko dira sarean Gabonak zoriontzeko postal bila ari diren euskaldunak eta, urtero legez, EuskalKultura.com-etik lan horretan laguntzeko baliabide zerrenda bildu dugu. Jarraian aipatzen ditugun webgune hauetan euskaraz edo euskal gaiekin edo Euskal Herrian egindako postal birtualak aurkituko dituzue. Doakoak dira eta internet bidez igortzeko klik batzuk egitea baizik ez duzu egin beharko. Hauxe da momentua, ingurukoei edo urrun bizi diren senitartekoei agur bat bidaltzeko!

Euskal postal aukera zabala eskaintzen duen webgune bat HABEren Ikasbil, euskara ikasleentzako gunea da. Postalak originalak eta umoretsuak dira eta horietariko asko animatuak gainera. Irudi moderno eta koloretsuekin jarraituz, klasiko bat dira Kukuxumusu enpresa nafarrak Gabonetarako bereziki sortu dituen postalak: Olentzero, Mari Christmas, Merri Toro eta beste pertsonaia alai eta lotsagabeak dira protagonista. Umore eta ironiaz datozkigu ere Argia aldizkariaren Eguberri postalak, Mantxut atalean.

Badago gehiago www.manycomics.com webgunean; hemen Gabonetako opariak, 12 mahatsak,  Zorionak, Ezinezko misioa... dira postaletako batzuk. Euskarazko postal birtualen webgunean, Postalak.com delakoan, denetariko postalak aurki daitezke, eta horietako batzuk, noski, Eguberritakoak dira.

BiscayTIK, postal berriak

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen BiscayTIK Fundazioak Gabonetako postalak bidaltzeko zerbitzu berria sortu du eta bertan badira euskararekin eta Bizkaiarekin zerikusia duten zenbait postal: Omako basoa, Athletikeko elurrezko gizonak...  Postal hauek erabiltzeko baldintza bakarra Fundazioaren webgunean erregistratzea da.

Eguberri postala Athletic Bilbao

[BiscayTIK Fundazioaren Eguberri postaletako bat]

Beste aukera bat Zernola.net webguneak proposatzen duena da. Bertan gai desberdinei buruzko postalak aurkituko dituzu, gehienak ez dira zuzenean Gabonekin loturikoak, baina badira erabilgarriak izan daitezkeen zenbait. Kategoriak Zorionak, Urtaroak, Koloreak, Animaliak eta bidaiei buruzko Goazen! atala dira.

Eta azken proposamen bat, oraingoz, Hendaiatik. Lapurdiko herriari buruzko Hendaia.com webguneak ere eskaintzen ditu euskal postal batzuk, eta bakoitzak nahi duen testua gehitzeko aukera.

(Euskal postal gehiagoren webgunerik ezagutzen baduzu, idatz ezazu iruzkina eta zerrendara jasoko dugu)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia