euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal Herriko Baserriak' erakusketarekin, San Juango EEak amaitu du 2010eko ekitaldi egitaraua

2010/12/23

Udaletxeko kultur zuzendaria Luis Meglioli Landa familiarekin
Udaletxeko kultur zuzendaria Luis Meglioli Landa familiarekin

PUBLIZITATEA

Abenduaren 16tik 22ra arte ikusgai egon dira San Juango Hiriko Oroimen Museoan 'Euskal Herriko Baserriak' erakusketa osatzen duten argazkiak. Ekintza Maiatzeko Iraultzaren Bigarren mendeurrena ospatzeko egin ziren azken ekimena ere izan zen eta hori dela eta, hiriko udaletxearen babesa izan du. Aste osoan zehar, jende mordo bat hurbildu zen museora euskal etxeko kidea den Silvia Urbicain de Bene irakasleak koordinatu zuen erakusketa ikustera. Proposamen honekin, San Juan hiriburuko Eusko Etxea-k bukatutzat eman zuen 2010eko ekintzen programa.

San Juan, Argentina. Joan den abenduaren 16an inauguratu zen San Juango Hiriko Oroimen Museoan Eusko Jaurlaritzak eta FEVAk Argentinara ekarri zuten 'Euskal Herriko Baserriak' argazki erakusketa. Inaugurazioan, udaletxeko kultur zuzendari eta kazetaria den Luis Megliolik Euskal Herrian bizi izandako esperientziak kontatu zizkion bildutako jendeari. Bere kontakizunetan, Megliolik anitz xehetasun eman zituen Euskal Herriko kultura, hizkuntza, literatura, eta herriko jaiei buruz.

Euskal Baserriak - erakusketa San Juan 2010 01

[Erakusketa egon zen aretoaren eta hitzaldira gerturatu zen jendearen ikuspegiak]

Beste alde batetik, euskal etxeko kide den Silvia Urbicain irakasleak garrantzi handiko partaidetza izan zuen erakustaldiaren garapenean. Izan ere berak hartu zuen baserrien muina eta balioa zeintzuk diren azaltzeko ardura.

Eusko Etxea-ko agintariak ere izan ziren erakusketaren hasieran. Paulo Landa Batzordeko lehendakariordeak hitz batzuk zuzendu zizkion publikoari eta ondoren --Gabonak hain gertu izanda--  gonbidatu zuen brindis bat egitera.

Zeremoniarekin bukatzeko, "Maitetxu Mía" abestiaren bideoa proiektatu zen eta bildutako jendea animatu egin zen euskal etxeko kideekin batera abestera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia