euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero.net, euskal ikazkin opari-emailea sustatzeko webgunea, jolas, argazki, kantu, berri eta abarduna

2010/12/23

Olentzero.net-en azala, hamaika jakingarri bildurik Olentzerizaleentzat
Olentzero.net-en azala, hamaika jakingarri bildurik Olentzerizaleentzat

PUBLIZITATEA

Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.

Iruñea-Pamplona. Aurkezpeneko partaide izan ziren Bixente Arozena, Udalbideren izenean, Xabier Martinez de Alava, Olentzeroren Lagunak Elkartekoa , Mikel Arbeloa, Proiektuaren koordinatzailea, eta Rafa Eneterreaga, Lesakako Olentzeroren laguntzailea. Eurak azaldu zuten Olentzeroren Lagunen Elkarteak kide dituela, besteak beste, honeako herrietako jendea: Mungia, Lesaka, Baiona, Tutela, Iruñea, Lizarra, Urretxu, Corella, Baztan…

[Atzo Iruñean eginiko prentsaurrekoa, Bixente Arozena (Udalbide) mintzatzen, mahaikide Xabier Martinez de Alava (Olentzeroren Lagunen Elkartea), Mikel Arbeloa (proiektuko koordinatzailea) eta Rafa Eneterreaga (Lesakako Olentzeroko partaide) dituela]

Aldi berean, eta Olentzeroren etorrerari buruz, ezinbestean Gabon gauan ez duela etorri behar esan zuten, eta leku batzuetan 25ean ere iristen dela; eta Baionara, esaterako, abenduaren 18an heldu zela, eta Otsagabira abenduaren 27an ailegatuko dela [Diasporan abendu hasieran hasten da bisitak egiten eta bukatu, berriz, urtarrilean ere buka dezake, hala nola Bordeleko Eskual Etxearen kasua, non Olentzero jaia urtarrilaren 9an izango den]

Olentzero.net proiektua gauzatzea --berez garatzen ari da oraindik, urrats berriak iragarri baititu-- Olentzeroren Lagunen Elkarteari Udalbidek emaniko sostengua medio izan da posible, bat etorri baitira bi erakundeak Olentzero eta bere munduari buruzko jakingarri guztiak plazaratu eta jendearen artean biziarazteko neurrietan.

Webgunea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakur daiteke, eta sail edo atalak dauzka besteak beste:

-Komikia Olentzerori buruz, txikienentzat
-Albiste sail orokorra, tartean Diasporako Olentzeroren bat ere aipatzen duela, hala nola Mexiko DFkoa eta Boisekoa, Estatu Batuetan
-Euskal Herri osoko Olentzeroen mapa
-Argazki eta bideo sail bat, ehundaka argazkiz
-Jolasteko atal bat, Olentzeroren kantuaren hitzak bilduz, baita ipuinak ere, mozgarriak, grabaketak, ipuin gehiago, errezetak...

-Webgunea: www.olentzero.net
-Udalbideren webgunea: www.udalbide.net
-Izena duenguztia... Bada!: www.izenaduba.com 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia