euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Euskal Etxeak bihar arte luzatu du Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea

2010/12/22

Chascomuseko Olentzero euskal elkarteko neska-mutilekin (argazkia ChascomusEE)
Chascomuseko Olentzero euskal elkarteko neska-mutilekin (argazkia ChascomusEE)

PUBLIZITATEA

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak jakinarazi duenez Argentinako hainbat elkartetik Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea luzatzeko eskaera jaso du, eta hori dela eta gaur eta bihar ere inskripzioak onartuko dituzte. Udaleku 12-16 urte bitarteko neska-mutilentzako barnetegia da eta lehen edizio arrakastsuaren ostean askok nahi izan dute bigarren honetan parte hartu. Bestalde, Chascomuseko Euskal Etxeak abenduaren 17an egin zuen Gabon Jaia eta Olentzerok opariak banatu zituen elkarteko txikien artean.

Chascomus, Argentina. Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak bihar arte luzatu du Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea, Argentinako zenbait elkartek eginiko eskariari erantzunez. Elkarteko idazkaria Pedro Mauregik eta lehendakari María Laura Egurenek jakinarazi dutenez, euskal etxe batzuetako gaztetxoek izena emateko arazoak izan dituzte eta hori dela eta epea luzatzea erabaki dute. Udalekuren lehen edizioak arrakasta handia izan zuen (40 gaztek parte hartu zuten) eta bigarrena ere bide beretik doala ematen du.

Olentzero  en Chascomus 2010

[Olentzero joan den ostiralean Chascomuseko Euskal Etxean, bera errezibitzeko Eguberri-jaian parte hartu zuten haur eta nagusiekin (argazkia ChascomusEE)]

Bestalde, Zingirako Euskaldunak-ek Olentzeroren bisita jaso zuen joan den ostiralean, abenduaren 17an. Euskal elkarteak Gabon Jaia egin zuen, eta Maria Laura Egurenek Olentzeroren kondaira azaldu zien umeei. Ondoren, urduritasun eta barre artean, Olentzero agertu zen eta opariak eta goxokiak banatu zituen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia