euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero zibernetikoa bihurtu da: jokoak, kantak eta gutuna idazteko helbidea webgune hauetan eskuragarri

2011/12/07

Lagundu Olentzerori opariak banatzen Eitb.com-en webgunean
Lagundu Olentzerori opariak banatzen Eitb.com-en webgunean

PUBLIZITATEA

Orain urte batzuk heldu zen internet mundura Olentzero eta gaur egun sareak ikazkin mitikoari buruzko hainbat webgune eta baliabide eskaintzen ditu. Etxeko txikiekin ikusmiratu eta Gabonetako pertsonaia tipiko honekin jolasteko aukera ematen duten guneen zerrenda bat osatu dugu. Gabonetako oporretan egiteko hainbat jolas eta denborapasa daude bertan: gutuna idatzi, postalak bidali, eskulanak egin, gabon-kantak ikasi, joko animatuetan Olentzerori opariak banatzen lagundu... Sartu eta hasi Gabonetarako prestatzen!

Donostia-San Sebastian. Olentzero egungo garaietara egokitu da, eta nola gainera! Interneten badira ikazkin mitikoaren berri ematen duten zenbait webgune eta gero eta gehiago dira Olentzerorekin kantatu, jolastu eta dibertitzeko aukera ematen duten baliabideak. Urtero bezala, guk horietako batzuk bildu egin ditugu, Gabonak prestatzen ari diren gurasoei ideiak emateko, edo Euskal Herritik urrun bizi diren euskaldunei euskal Gabonak gozatzen eta bizitzen laguntzeko.

Webgune horietako bat da Gabonak. Bertara sartzea oso erraza da, galdera bati erantzun behar zaio, besterik ez: Olentzerorengan sinisten duzu? Erantzuna baiezkoa bada, sartu eta gozatu webgune honek eskaintzen dituenekin: kantuak, antzerkiak, Olentzeroren testa, atean zintzilikatzeko Olentzero panpina egiteko azalpenak, Olentzerori gutuna idazteko txokoa, eta postalak ere. Webgune honetan bada ere Haur Gaiztoen Txokoa (txintxoa ala bihurria izan ote zaren jakiteko testa). Bianako Erentzun Ikastolako ikasle eta irakasleek 1998an sortu zuten webgune hau. Beraiekin kolaboratzeko eta proiektuarekin jarraitzeko animoak emateko, helbide honetara idatz dezakezu.

Beste aukera bat Olentzeroren Borda webgunea da. Bertan badira jolasak, margotzeko irudiak, Olentzerori gutuna idazteko tartea eta postalak bidaltzeko txokoa.

Eitb.com-ek ere Olentzerori eskainitako webgune berezia sortu du eta bertan aurki daitezkeen baliabideen artean, aipagarriak dira joko animatuak: Olentzerori opariak banatzen lagundu, edo sar zaitez Behekobasoko jostunaren ipuinean. Webgune honetan gainera, Olentzerori gutuna idatzi eta bidali ahal izango diozu.

Eta zkenik, beste proposamen polit bat Olentzero.net da, Olentzero zaleek sorturiko txokoa. Bertan, Olentzerori buruzko joko eta datuez gain, Euskal Herrian zehar ikazkinak egiten dituen bisita eta ekitaldien argazkiak biltzen dira.  

(Beste webgunerik ezagutzen baduzu, idatz ezazu iruzkina eta zerrendan jasoko dugu)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia