euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibaimusic.com atariak Gabonetan musika oparitzeko eta zuzenean saretik jaisteko bonoak eskaintzen ditu

2011/12/20

Musika taldeei euren kantuak zuzenean saltzeko aukera eskaintzen die Ibaimusic.com-ek
Musika taldeei euren kantuak zuzenean saltzeko aukera eskaintzen die Ibaimusic.com-ek

PUBLIZITATEA

Olentzero badatorrela eta aurten ere opariak erosteko berandu zabiltzala? Lasai, www.ibaimusic.com atariak azken minutuan salbatuko zaituen oparia egiteko aukera ematen du, musika bonoei esker. Hamar eurokoa da merkeena eta 50koa garestiena; jasotzen duenak webgunean sartu eta gustukoen duen CDa edo abestiak erosi eta zuzenean deskargatu ahal izango ditu. Aukera ez da nolanahikoa: une honetan 7.000 disko biltzen ditu IbaiMusic-en katalogoak. Diasporari begira jaio zen webguneak taldeei euren musika salgai jartzeko aukera ematen die, eta une honetan Boiseko 'Amuma Says No' eta Argentinako 'Baietz' taldeekin ari dira hizketan, euren musika ere katalogora ekartzeko.

Bilbao, Bizkaia. Ibaizabal argitaletxeak sustatzen du www.ibaimusic.com ataria eta bertan euskal musika "ia guztia" bildu eta internet bidez eskuragarri jartzea da sustatzaileen helburua. Agustin Oiarzabal arduradunak EuskalKultura.com-i azaldu dionez Diaspora oso gogoan izan dute sortzaileek hasieratik eta euskal musika munduko edozein bazterretik erosteko eta deskargatzeko aukera ematen du webguneak. Baina ez hori bakarrik: euskal musikaz gain musika klasikoa, jazz, folk, munduko beste herrialdetako musikak... aukera zabala dago webgunean une honetan dituzten 7.000 diskoen artean. Eta aurki kopuru hori bikoiztu egingo da gainera, Oiarzabalek baieztatu digunez. 

Kantuak zein diskoak bi formatutan erosi eta deskarga daitezke: mp3 formatuan edo FLAC delakoan (Free Losseles Audio Codec). Azken honek kalitate hobea eskaintzen du eta horrek eragina du prezioan: mp3 formatuan abesti bakoitza 0,99 eurogatik jaitsi daiteke, eta disko osoek 8,99 euro balio dute; FLAC formatuan, berriz, abestiaren prezioa 1,19 eurokoa da eta disko osoarena 10,99 euro. Disko osoa erosten duenak disko horren azala, letrak eta kredituak ere jaitsi ahal izango ditu. Erosketak kreditu txartelaren bidez ordaindu ahal dira.

Gabonetan, musika oparitu

Eguberriei begira, baina urte osoan zehar erabilgarri, Ibaimusic.com-ek oparitzeko bonoak eskaintzen ditu. Sistema honi esker 10, 20, 30 40 edo 50 euroko bonuak oparitu daitezke, jasoko duenak erabaki dezan zer disko edo abesti erosi. Erabilera oso erraza da: opari bonua erositakoan, sarrera kode bat ematen da, eta hori erabilita oparia jasoko duenak musika eta abesti gogokoenak aukeratu eta erraz deskarga ditzake.

Bestela, Ibaimusic.com-eko aukera zabalean ikusmiratzen hasteko lasterbide batzuk Euskal Musika atalean begiratzea edo Salduenak rankinga bilatzea dira. Beste aukera bat Eskaintzak edo Gomendatuak atalak izan daitezke. 

Diasporarekin harremana

Sortu zenez gerotik, Ibaimusic-ek oso kontuan izan du Diaspora eta Oiarzabalek azaldu duenez badira atzerritik musika erosten duten bezero asko. "Bezero gehienak Argentinakoak eta Mexikokoak dira, eta baita beste herrialde batzuetakoak ere: Estatu Batuak, Peru... Herrialde hauetako euskal irratsaioek ere eskatzen dute musika, adibidez Rosarioko 'Palabra de Vasco' argentinarrak".

Bestalde, atariak tarte berezia eskaintzen die euren musika salgai jarri nahi duten taldeei eta Oiarzabalek agertu duenez, Ibaimusic Boiseko 'Amuma Says No' eta Argentinako 'Baietz' taldeekin ari da hizketan, euren musika katalogora ekarri nahian.

-Informazioa gehiago, Ibaimusic.com webgunean, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia