euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ibaimusic.com atarian euskal musika ia guztia eros daiteke: 17.000 kantu biltzen ditu diskodenda digitalak

2011/07/27

Ibaimusic.com atariaren azala
Ibaimusic.com atariaren azala

PUBLIZITATEA

Ibaizabal argitaletxeak sustatzen duen ekimena da www.ibaimusic.com ataria eta bertan internet erabiltzaileek Euskal Herrian egiten den musika ia guztia eskura dezakete: 17.000 euskal kantu eta 1.300 disko eskaintzen ditu webguneak. Atariak estilo desberdinetako lanak biltzen ditu eta kantu deskatalogatu eta zaharrak ere jarri ditu eskuragarri. Horrez gain, atariak diskoetxerik ez duten euskal talde eta kantariei euren lanak sarean jarri eta saltzeko aukera emango die.

Bilbo, Bizkaia. Ibaimusic.com atariak euskal musikaren denda digitala izan nahi du eta, asmo horrekin, ekimen honen sustatzaileek bertara bildu dute Euskal Herrian egin den musika gehiena. Atariaren katalogoan 17 euskal diskoetxeren produktuak daude, orotara 1.300 disko eta 17.000 kanta.

Horrez gain, atariak musika estilo desberdinetako pieza ugari biltzen ditu eta baita ere aspaldi deskatalogatutako kantuak eta disko bitxiak. Herri musika, folka, musika klasikoa, pop, rock, jazz... "denek dute lekua Ibaimusic.com-en" eta katalogoa astero aberastuko dute, atzo Bilbon egin zen aurkezpenean Agustin Oiarzabal eta Luis Ruiz sustatzaileek azaldu zutenez.

Kantuak zein diskoak bi formatutan deskargatu ahal izango dira: mp3 formatuan edo FLAC delakoan (Free Losseles Audio Codec). Azken honek kalitate hobea eskaintzen du. Kalitateak, noski, prezioan ere eragina du: mp3 formatuan abesti bakoitza 0,99 eurogatik jaitsi daiteke, eta diskoek 8,99 euro balio dute. FLAC formatuan abestiaren prezioa 1,19 eurokoa izango da eta diskoarena 10,99 euro. Disko osoa erosten duenak disko horren azala, letrak eta kredituak ere jaitsi ahal izango ditu. Erosketak kreditu txartelaren bidez ordaindu ahal dira.

Webguneak eskaintzen duen beste berrikuntza garrantzitsu bat zer da: diskoetxerik ez duten talde eta kantariek zuzenean euren lana salgai jartzeko aukera izango dutela. Sortzaileek banaketa eta marketing tresna bikaina izango dute www.ibaimusic.com-i esker, mundu osoko erabiltzaileek jaitsi ahal izango dutelako euren musika. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia