euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabonak zoriontzeko euskal postalak sarean: zerrenda hau ikusmiratu eta aukera ezazu zurea!

2008/12/12

Olentzerok Gabonak zoriontzen ditu Olentzaro.net webgunetik
Olentzerok Gabonak zoriontzen ditu Olentzaro.net webgunetik

PUBLIZITATEA

Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-era gure irakurleek oso gustokoa duten artikulua dakarkigu: internet bidez bidali daitezkeen euskal postalen zerrenda bat, bakoitzak berea aukeratu eta senide eta lagunei Gabonetako zorion agurra bidal diezaion. Honezaz gain, aurten Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea ere ekarri dugu geurera: Olentzerori liburu, komiki, CD edo DVDak eskatu nahi dizkietenentzat 400 produktu agertzen dira bertan.

Donostia-San Sebastián. Gabonetako postalak bidaltzeko ohitura ere garai berriekin aldatu egin  da eta gero eta gehiago dira egun hauek gerturatu ahala 'ziber-postalak' erabiltzen dituztenak lagun eta ahaideak zoriontzeko. Minutu bat nahikoa da postala aukeratu eta maite ditugunei beraietz gogoratzen garela esateko. Jarraian euskal postalen zerrendatxo bat eskaintzen dugu: Gabon Zoriontsuak-etik hasi eta Zorionak eta Urte Berri On-eraino, Olentzerok eta beste euskal tradizioko irudi eta pertsonaiek lagundurik.

Hain zuzen ere, Olentzero da Olentzaro webguneko izarra. Orri honetatik umeek Olentzerori gutuna idatz diezaiekete, postalak bidali edo jokoak, marrazkiak eta baita ere sukaldean aritzeko errezetak jaitsi ditzakete.  Beste proposamen bat  Olentzeroren Borda webgunea da, Gabonetako euskal pertsonaia honen 'etxe' birtuala. Beste webgune batek ere, jalgi.com-ek, Olentzeroren postalak bidaltzeko aukera eskaintzen du. Diseinu moderno eta bereziago baten bila dabiltzanak Kukuxumusu enpresaren webgunean aurkituko dute, marka honetako zezen, behi, ardi eta nola ez Olentzero bitxien postalekin. 

Eitb.com-ek ere Olentzerori eskainitako gunea eskaintzen du bere webgunean, eta bertatik erabiltzaileek Olentzerori gutuna eta postalak  bidal ditzakete, edo Olentzeroren ipuina irakurri eta jokoak jaitsi. Eusko Jaurlaritzaren webgunean Euskal Herriko irudiak eskaintzen dituzte postaletan bidaltzeko.

Diasporako euskaldunen laguntzarekin gabonak zoriondu nahi dituztentzat  Ontarioko Euskal Etxearen webguneak AEBetako elkarte honetako neska-mutilek eginiko postalak eskaintzen ditu, dantza taldeko dantzarien argazkiekin osatuak. Postal alai eta desberdinak biltzen dituen beste helbide bat Argia.com-en webgunea da:Mantxut atalak postal oso bereziak eskaintzen ditu.

Bukatzeko, Urte berriari ongi etorria eginez, Natxo Zenborain artistak hiru postal eskainzten ditu bere webgunean: hemen.

Opariak euskaraz

Olentzeroren etorrerarako egun gutxi falta direla, hauxe da aurtengo opariak aukeratzeko une aproposa eta EuskalKultura.com-etik euskarazko produktuak oparitzeko proposamena egiten dizuegu. Horretarako lagungarria izan daiteke Euskarazko Produktuan Katalogoaren  webgunea: www.katalogoa.org. Bertan, izenak azaltzen duen bezala, euskerazko 400 produktu agertzen dira: liburu, disko, komiki, CD, DVD eta abar. Zerrendak produktu bakoitzaren prezioa eta saltzen duen enpresaren izena agertzen du. Produktuok Euskal Herriko dendatan salgai daude jada, eta Diasporatik eskuratu nahi dituenak artikuluaren izena eta enpresa biltzaile batean jarrita internet bidez produktua saltzen duen webgunea topa ahal izango du, kasu gehienetan.



Komentarioak

  • urte berriak

    zorionak eta urte berrion

    jon, 2009/12/31 13:01

  • au ez dago oso ondo eeeeeeee

    au ez dago oso endo zeren ez daudelako gabonetako poemak eta gauxa oriek eta ni nai ditut poema batzuk postal batean ipintzeko ume pobreak ikusteko eta aiek matewrial batzuekin egiteko beste bat . oso indignatua nago : pekeñita

    pekeñita, 2009/12/01 18:11

  • ballet

    ondo dago

    aritz, 2009/03/06 17:50

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia