euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Omenaldia Euskal Pilotari' liburua aurkeztu dute Mexiko Euskal Etxean, herrialdeko pilotarien omenez

2008/12/15

Gotzon Uribe, José Musi Chaya, Carlos Hermosillo, Eduardo Villegas eta Eduardo Sánchez Urrutia aurkezpenean (argazkia Conade)
Gotzon Uribe, José Musi Chaya, Carlos Hermosillo, Eduardo Villegas eta Eduardo Sánchez Urrutia aurkezpenean (argazkia Conade)

PUBLIZITATEA

Mexikoko euskal pilotaren historia arrakastatsua --223 domina, horietako 41 olinpikoak (13 urre, 7 zilar eta 21 brontze)-- biltzen du joan den astelehenean Mexikoko Euskal Etxean aurkeztu zuten 'Homenaje a la Pelota Vasca (Omenaldia Euskal Pilotari) liburuak. Ekitaldian liburua sustatu duten Mexikoko Frontoi Federazioko eta 'Kultura Fisiko eta Kirol Batzorde Nazionaleko (Conade, Comisión Nacional de Cultura Física y Deporte) arduradunak egon ziren, hainbat pilotarirekin batera.

Mexiko DF, Mexiko. DFko Euskal Etxean Homenaje a la Pelota Vasca (Omenaldia Euskal Pilotari) izeneko liburua aurkeztu zuten joan den astelehenean, abenduaren 8an.  Ekitaldian  Eduardo Villegas, 'Mexikoko Frontoi Federazioa' elkarteko zuzendaria,  José Musi Chaya elkarteko zuzendari ohia eta 'Kultura Fisiko eta Kirol Batzorde Nazionaleko (Conade, Comisión Nacional de Cultura Física y Deporte) zuzendaria, Carlos Hermosillo, izan ziren, besteak beste.

Bi erakunde hauek izan dira liburuaren sustatzaileak eta ekimen honekin urteetan zehar Mexikoko euskal pilotaren historia egin duten pilotarieri omenaldia egin nahi izan diete. Liburuak historia horren arrakasta jasotzen du: 223 domina, horietako 41 Mexiko 68 eta Barcelona 92  joko olinpikoetan lortuak (13 urre, 7 zilar eta 21 brontze). 

Etorkizunerako erronkak

Ekitaldian Mexikoko Frontoi Federazioko zuzendari ohiak, José Musi Chayak, datozen urteetan Mexikoko pilotariek izango dituzten erronkak aipatu zituen: 2009an Munduko Bi Kopa jokatuko dituzte, 2010an Frantzian Munduko txapeldun tituloa berresten saiatuko dira, eta 2011an Guadalajarako Joko Panamerikarretan parte hartuko dute.

Homenaje a la Pelota Vasca

[Aurkezpenera bildu ziren pilotariek euren poza agertu zuten 'Homenaje a la Pelota Vasca' liburuaren argitalpenagatik (argazkia Conade)]


Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

VascosMexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia