euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara, artea, dantza, musa, kirola, zinea, sukaldaritza... Uruguaiko Saltoko euskaldunen 2013ko eskaintza

2013/04/29

2012ko Margolaritza eta Arte Plastiko tailerraren amaiera, Maria Angela Juanena irakasle
2012ko Margolaritza eta Arte Plastiko tailerraren amaiera, Maria Angela Juanena irakasle

PUBLIZITATEA

Saltoko Euskaldunen Taldea du izena Saltoko (Uruguai) euskal etxeak eta aurten apiril honen hasierarekin bat zabaldu eta jakinarazi dute urteko, 2013ko, ekitaldien eskaintza. Ohi bezala ilusioz ekin diote eta euskaran, esaterako, Montevideotik datorkien Leonat Egiazabal izango dute aurrez-aurreko eta urrutizko irakasle. Horrekin batera jorratuko dituzte pintura, euskal dantzak, musa, sukaldaritza, zinema, kirolak, egingo dituzte ohiko festak...

Salto, Uruguai. Dagoeneko 13tik hasia den euskara eskolen egitarauak, Leonat Egiazabal irakasle, aurrez-aurreko eta urrutizko sistemak uztartuko ditu. Esan bezala, Montevideotik propio bidaiatutako Leonat-en ardurapean, larunbatak baliatuko ditu aurrez-aurrekoentzat, eta gainerakoa sare bidez egin segitu ahal izango da, doainiko eskaintzan.

Euskal dantzei dagokienez, Marcela Cavallo izango dute irakasle. Pintura eta arte plastikoen alorrean, ohi bezala, irakaslea eta tailerren antolatzaile eta arduraduna Maria Angela Juanena izango da. Eskola eta jardunaldiak ostegunetan, arratsaldez, 14:00etatik aurrera.

Larunbatetan musaren txanda heldu da, musaren hasimasiak azalduko zaizkiolarik hala behar duenari, eta lehendabiziko urratsak beregaturik, praktika eta ohiko partidak ikasbiderik onena direnez, jokoan arituko dira, hasiberri zein eskarmentudun, euskal etxearen egoitzan.

Aipatutakoez gain, urtean zehar, dagoeneko ohikoak diren euskal jai tradizionalen inguruko elkarretaratzeak, tabernak, zinema saioak, sukaldaritza klase eta dastaketak, hitzaldiak eta kirol eta musika proposamenak ere bilduko ditu programak.

-Webgunea: http://saltokoeuskaldunentaldea.blogspot.com.es



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia