euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cristina Juanena da Uruguain Saltoko EEko lehendakari berria; bere ahizpa Angela, Departamentuak ohoratu du

2010/03/12

Angela Juanena Beraza, artista platikoa eta 'Saltoko Euskaldunen Taldea' EEko lehendakariordea. EEko lehendakariaren ahizpa ere bada, eta Salto Departamentuak ohoratu berria du joan den martxoaren 10ean bere ibilbideagatik (argazkia EuskalKultura.com)
Angela Juanena Beraza, artista platikoa eta 'Saltoko Euskaldunen Taldea' EEko lehendakariordea. EEko lehendakariaren ahizpa ere bada, eta Salto Departamentuak ohoratu berria du joan den martxoaren 10ean bere ibilbideagatik (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buruzagitza berritu du Uruguain, 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak, izen bereko herrian. Maria Cristina Juanena Beraza da elkarteko lehendakari berria eta berarekin batzordekide dauzka Maria Angela Juanena Beraza, lehendakariorde; Gabriela Erburo, idazkari; eta Margarita Barreda, diruzain, beste zenbait karguren artean. Bestetik, aipatu beharrekoa da joan den asteazkenean, martxoaren 10ean, EEko lehendakariorde eta artista plastikoa den Angela Juanena --sormen eskolak Euskal Etxearen egoitzan ematen ditu-- ohoratu dutela Salto Departamentuko agintariek, nafar jatorriko sortzailearen ibilbidea azpimarratuz. Zorionak Saltoko euskal batzorde berriari, eta Angelari jaso berri duen ezagutzagatik.

Salto, Uruguai. Saltoko Euskal Etxeko batzorde berria joan den  asteazkenean jabetu zen bere zereginaz, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, beraz, eta honako partaideek osatzen dute: Maria Cristina Juanena Beraza, lehendakari; Maria Angela Juanena Beraza, lehendakariorde; Gabriela Erburo, idazkari; Margarita Barreda, diruzain; diruzainorde, idazkariorde eta batzordekide atera ziren Roberto Barbat Jardín, Esther Fernández, Paula Arralde eta José María Luzuriaga.

Bestalde, eta 'Salto bat emakumeekin' esloganpean, Salto Departamentuko Batzordeak omenaldia gauzatu zien joan den asteazkenean, martxoaren 10ean, bertako lau emakumeri, horietarik bat Maria Angela Juanena Beraza artista plastikoa eta aldi berean 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeko lehendakariordea izan zelarik. Beste hiru ohoratuak, Elianne Rossi ('Lubola Cuareim 1080' taldeko dantzaria), Sivia Bueno (pediatra) eta Laura Giordano (irakasle eta komunikatzailea) izan ziren, Euskal Etxeko blogak jaso duenez.

Diputatuen Ganberako presidente Ivonne Passada-k hartu zuen parte omenaldian, ekitaldiko buru Departamentuko Batzordeko lehendakaria, Jose Luis Pereyra izan zelarik. EuskalKultura.com-ek bat egiten du Euskal Etxekoen pozarekin elkarteko lagun, bazkide eta buruzagia publikoki ohoratua izan den momentu honetan. Zorionak EEko batzordekide hautatu berriei, eta Zorionak, birritan, Angelari.

-Salto EEaren bloga: http://saltokoeuskaldunentaldea.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia