euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Zortzigarren Herrialdea' elkarteak (8H) urtebete bete du eta bilera eta bazkari batez ospatuko du Hernanin

2010/03/11

Zortzigarren Herrialdea elkartearen webgunea
Zortzigarren Herrialdea elkartearen webgunea

PUBLIZITATEA

Urtebete pasa da joan den urteko martxoan Euskal Herrian jende multzo batek Diasporaren aldeko elkarte bat sortu nahi zuela esan eta lehenengo dei publikoa Hernaniko Biteri Eskoletan finkatu eta ondoren bazkari herrikoia Hernani bertako sagardotegi batean egin behar zuela iragarri genuenetik. Urtebete pasa, eta lehenengo urtebetetzea ospatu behar du orain, leku berean, Biteri Eskoletan, ordu berean, eguerdiko hamabietan, bildu eta elkarrekin solastu eta ideia batzuk partekatu ondoren, ordu biak aldean bazkaltzera joateko, oraingoan Itxas-buru sagardotegira. Martxoaren 27an, larunbata izango da. Nahi duenak, elkartearen webgunean topa ditzake xehetasunak eta izena emateko bidea.

Hernani, Gipuzkoa. Hitzordua martxoaren 27an, eguerdiko hamabietan BHernaniko Biteri Kultura Etxean da, 8H (Zortzigarren Herrialdea) elkarteak deituta. Elkarte hau Euskal Herrian Diasporaren inguruan dagoen ezagutza areagotzeko eta Diasporan egin beharreko ekimen eta proiektuei laguntza zuzenak emateko sortu zen, besteak beste, argiro defendatuz hasiera-hasieratik Diasporak "Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko orduan" eta oro har "Euskal Herriko parte bezala" eskubide osoz egin behar dituen ekarpena aldarrikatuz.

Lehenengo urteurren hau ospatzeko egingo den elkarretaratzerako honako gaiak proposatu dira, eguerdiko hamabietan:

- Euskal Diaspora gaur egun
- Euskal Diaspora eta bere proiektuak
- Euskal Herriaren harremana Diasporarekin
- Euskal Diaspora euskal gatazka konpontzeko prozesuan
- Zortzigarren Herrialdearen geroa

Hitzordua, martxoaren 27an, larunbata, hamabietan Hernaniko Biteri Kultura Etxean. Bazkaria Itxas-Buru sagardotegian. Xehetasun gehiago, elkartearen webgunean.

-Zortzigarren Herrialdea (8H): http://8herrialdea.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia