euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa sarean ipini dute, guztien eskuragarri

2010/07/28

Orain interneten kontsulta daitekeen hiztegiaren aurkezpen ekitaldia, paperezko eta CD-Rom bertsioetan aurkeztu zenean
Orain interneten kontsulta daitekeen hiztegiaren aurkezpen ekitaldia, paperezko eta CD-Rom bertsioetan aurkeztu zenean

PUBLIZITATEA

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa sarean dago dagoeneko, nahi duenak dohain kontsultatzeko moduan. Obra, 2009ko urrian eman zen argitara liburu eta CD-ROM formatuetan. Zientzia eta Teknologia alorrak haintzat hartzen dituen euskarazko hiztegi entziklopediko hau, euskaraz egin den lehena gai hauetan, termino bakoitza beste zenbait hizkuntzetan ere badakar, hala nola ingelesez, gazteleraz eta frantsesez, beste andana bat euskarazko artikulu eta informazio osagarriarekin batera.

Usurbil, Gipuzkoa. Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoaren interneteko bertsioan, liburuan eta CD-ROMean bezala, 23.000 kontzepturen definizioaz gainera, bildutako terminori dagozkien erdal terminoak (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak), artikuluak, irudiak eta lagungarriak diren zenbait unitate jasotzen dira. Obra honek zientzia eta teknologiako 50 alorreko informazioa eskaintzen du, honako sail nagusi hauetan multzokatuta: Zientzia Zehatzak, Materiaren eta Energiaren Zientziak, Lurraren Zientziak, Biziaren eta Osasunaren Zientziak, Teknologia eta Gai Orokorrak. 

Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa osatzeko, lau urtez jardun du lanean lantaldeak. 200 aditu baino gehiago aritu dira; haien artean, Euskal Herriko unibertsitateetako zenbait irakasle, eta Zientzia eta Teknologiaren alorrean diharduten zentro eta enpresetako zenbait aditu, Antton Gurrutxagaren ekimeneko zuzendari. Zientzia eta Teknologiari buruzko informazio orokor eta eguneratua behar duen ororentzat dago pentsatua obra hau: Batxilergoko, Lanbide Heziketako, unibertsitateko ikasle eta irakasle, kazetari eta, oro har, Zientzia eta Teknologiaren inguruan interesa duen edonorentzat. Elhuyar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren babesarekin, argitaratua da Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa.

-Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa http://zthiztegia.elhuyar.org webgunean dago kontsultagai

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia